Imagen
Ginkgo biloba
- Izena: Ginkgo
- Deskribapena: Hosto galkorreko zuhaitz honek 40 metroko altuera izan dezake. Arren kasuan adaburuak piramide formakoak dira, eta emeen kasuan, horizontalagoak dira. Enborraren azala gris argia da eta pitzadurak izaten ditu. Hostoak sinpleak dira, 5-10 zentimetroko luzerakoak eta berde argiak; udazkenean, ordea, hori bihurtzen dira. Abaniko itxura dute, bi lobulutan banatzen dituen erdiko eskotadura batekin. Nerbiazioa paraleloa da. Loreak adar motz txikien gainean hazten dira.
- Jatorria eta zabalkundea: Txina.
- Habitata: giro hezea behar izaten du hazi ahal izateko.
Imagen
