Quercus robur

  • Izena: Haritza
  • Deskribapena: hosto erorkorreko eta adaburu zabaleko zuhaitza da, luzetarako arrakalak dituen enbor egurtsuarekin. Zuhaitz sendoa, itxura ederrekoa, 40 metrotik gorakoa izan daitekeena. Haritz zurien Quercus atalean sailkatuta dago. Estilo motzak ditu; ezkurrak sei hilabetean heltzen dira eta zapore gozoa eta mingotsa dute. Hostoek ez dute zurdarik izaten lobuluetan, eta biribildu egin ohi dira.
  • Jatorria eta zabalkundea: Europa, Asia eta Ipar Amerika.
  • Habitata: Itsasoaren mailatik 0 eta 1.000 metro bitartean hazten da, lurzoru sakon eta freskoetan, batez ere karerik ez dutenetan eta zertxobait hezeak direnetan. Klima hezea eta ozeanikoa behar du, udako lehorte gutxi gertatzen diren lekuetan. Hotzarekiko erresistentea da.
Imagen