Emakumeen Topalekua
Izelaieta kalea, 12
- Ohiko ordutegia
- Astelehenetik ostiralera
- goizez, 8:00etatik 15:00etara
- arratsaldez (ostirala izan ezik), 16:30etatik 19:30etara
- Jendeari arreta emateko ordutegia
- Astelehenetik ostiralera
- goizez, 9:00etik 13:00era
- arratsaldez (ostirala izan ezik), 16:30etatik 19:30etara
Aldez aurretik eskatu eta kontsultatuz gero, badago baliabide hau beste egun-ordu batzuetan ere erabiltzerik.

Eraikin honetan hainbat espazio erreserbatu daitezke kolektiboen bilerak, tailerrak edo erakusketak egiteko:
Harrera - erakusketetarako espazioa

Beheko solairuan dago eta espazio irekia da. Bertan zeramika, pintura, argazki eta abarrezko lanak (formatu txikia) izaten dira ikusgai. Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloarekin zerikusia duten erakunde eta instituzioek utzitako erakusketa tematikoak ere izaten dira maiz.
Areto nagusia

Hitzaldi, ikastaro eta bileretarako aretoa, gehienez ere 35 pertsona egon daitezke bertan. Telebista, DVD irakurgailua eta proiektorea daude.
Tailerra sukaldearekin

Sukalde txiki hornitua eta hainbat lan-mahai dituen tailerra da, baita arbel mugikor bat ere, edozein aretotan erabil daitekeena. Areto honen edukiera 12 pertsona ingurukoa da.
Erabilera anitzeko aretoa

Gehienez 16 laguneko taldeen lan-bilerak edo prestakuntza-jarduerak burutzeko gela. Mahaiak eta aulkiak, armairuak eta kortxozko panel bat ditu.
Bilera gela - Liburutegia

16 lagunentzako lekua duen erabilera anitzeko espazioa. Lanerako mahai handi bat du, aulkiekin; bi mahai txikiago eta hormako kortxozko panel bat. Kontsultetarako eta lan txikietarako ordenagailua ere badu. Gela horretan daude genero, emakume eta berdintasunaren gaiarekin zerikusia duten Liburutegiko funtsen zati bat, bertan kontsultatu edo maileguan eska daitezkeenak.