Liburutegiaren jarduerak

Icono web

"Entre líneas y emociones" adimen emozionaleko irakurketa kluba

  • Jardueraren izena: Adimen emozionaleko irakurketa kluba 
  • Jardueraren iraupena: Urritik maiatzera
  • Jardueraren hasteko data: 2025/10/23
  • Izena emateko epea: irailaren 1etik aurrera. Plazak mugatuak dira eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira.
  • Jardueraren deskribapena: Garapen pertsonalean interesa duten pertsonen artean hausnarketak eta esperientziak partekatzeko topagunea da. Saioek tailer praktiko bat dute, 9: 30etik 10: 30era, eta solasaldi bat, 10: 30etik 11: 30era. Bertan, irakurritako liburuari, egileari eta bizitzaren alderdi guztietan duen aplikazioari buruz hitz egiten da. Jarduera Lobiano Kultur Gunean egingo da. 
  • Jardueraren helburuak: Garapen pertsonaleko liburuen irakurketa sustatzea (psikologia, autolaguntza, adimen emozionala...). Topagune izatea psikologiaren arlo honetan interesa duten pertsonen artean hausnarketak eta esperientziak partekatzeko. Ongizate emozionalean laguntzea, parte-hartzaileei eguneroko bizitzarako estrategiak emanez. Psikologiako liburuen aukeraketan parte hartu nahi duten pertsonak orientatzea, beren interesen eta kezken arabera.
  • Datak eta irakurketak:
    • Urriaren 23an - A solas: descubre el placer de estar contigo mismo (1. saioa)  / Silvia Congost
    • Azaroaren 27an - A solas: descubre el placer de estar contigo mismo (2. saioa) / Silvia Congost
    • Abenduaren 18an - El vendedor del tiempo / Fernando Trías de Bes
    • Otsailaren 19an - El caballero de la armadura oxidada / Robert Fisher
    • Martxoaren 19an - El niño que se enfadó con la muerte (1. saioa) / Enric Benito
    • Apirilaren 16an - El niño que se enfadó con la muerte (2. saioa) / Enric Benito
    • Maiatzaren 14an: El niño que se enfadó con la muerte (3. saioa) / Enric Benito
  • Dinamizatzailea: Ane Larrañaga
  • Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
Imagen

"Le salon des mots" frantseseko irakurketa kluba

  • Jardueraren izena: Frantseseko irakurketa kluba
  • Jardueraren iraupena: Urritik ekainera (bi hilean behin)
  • Jardueraren hasteko data: 2025/10/10
  • Izena emateko epea: irailaren 1etik aurrera. Plazak mugatuak dira eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira.
  • Jardueraren deskribapena: Bi hilean behin irakurgaiak frantsesez komentatzeko elkartzen diren pertsonen batzarra. Saioak ostiraletan izaten dira, 19:00etatik 20:30era, urritik ekainera. Irakurri eta komentatzen diren liburuak Udal Liburutegiak lortzen ditu.
  • Jardueraren helburuak: Irakurketaz gozatzea eta esperientzia hau giro lasai eta atseginean partekatzea. Frantsesa maila hobetu eta praktikatzeko espazioa eskeintzea.
  • Saioak:
    • Urriaren 10ean - Les hirondelles de Kaboul / Yasmina Khadra
    • Abenduaren 12an - L'Étranger' / Albert Camus
    • Otsailaren 6an - Astérix en Hispanie / Uderzo eta Goscinny
    • Apirilaren 17an - Cyrano de Bergerac / Edmond Rostand
    • Ekainaren 5ean - Premier sang / Amélie Nothomb
  • Dinamizatzailea: Michel Rocafort.
  • Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
Imagen
Orrimarkagailua

 

"Gaztetxo letrazaleak" gazteentzako irakurketa kluba (9-11urte)

  • Jardueraren izena: Gaztetxoentzako irakurketa kluba
  • Jardueraren iraupena: Azarotik maiatzera
  • Jardueraren hasteko data: 2025/11/6
  • Izena emateko epea: azaroaren 3tik aurrera. Plazak mugatuak dira eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira
  • Jardueraren deskribapena: 2014 eta 2016 urteen artean jaiotako gazteentzako irakurketa kluba. Sei saio izango dira, hilean behin, ostegunetan, 17:30etik 18:30era. Taldekako hileroko topaketan iritziak partekatu eta aurrez irakurritako liburu bati buruz hitz egiten da.
  • Jardueraren helburuak:
    • Irakurketaz gozatzea, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz
    • Liburu eta egile berriak aurkitzea, iritziak partekatzea
    • Pentsamendu kritikoa eta sormena sustatzea
  • Saioak eta irakurketak:
    • Azaroak 6 – Hau ez da zoo bat / Alaine Agirre, Iratxe Lopez de Munain
    • Abenduak 4 - Oilasko hegalak / Eider Rodriguez, Arrate Rodriguez
    • Otsailak 12 – Matilda / Roald Dahl
    • Martxoak 12 - Munstro txikiak. Neskaotsok ez al du? / Xabier Mendiguren, Alaine Agirre
    • Apirilak 16 – Tintin y el secreto del unicornio / Hergé
    • Maiatzak 14 – Joemak eta polasak / Iñigo Astiz, Maite Mutuberria
  • Dinamizatzailea: Alaine Agirre
  • Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
Imagen

 

"Komikizaleak" gazteentzako komikien irakurketa kluba (12-16 urte)

  • Jardueraren izena: Gaztetxoentzako komikien irakurketa kluba
  • Jardueraren iraupena: Urritik maiatzera
  • Jardueraren hasteko data: 2025/10/13
  • Izena emateko epea: irailaren 1etik aurrera. Plazak mugatuak dira eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira
  • Jardueraren deskribapena: 2009 eta 2013 urteen artean jaiotako gazteentzako irakurketa kluba. Zazpi saio izango dira, hilean behin, astelehenetan, 18:30etik 19:30era. Taldekako hileroko topaketan iritziak partekatu eta aurrez irakurritako komiki bati buruz hitz egiten da.
  • Jardueraren helburuak:
    • Irakurzaletasuna sustatzea gazteen artean, eta, aldi berean, gero eta handiagoa den komiki-ekoizpen editoriala ezagutzea eta hartaz gozatzea.
    • Topaketarako, hausnarketarako eta adierazpen pertsonalerako espazio bat eskaintzea, komikiaren hizkuntzaren bidez.
  • Saioak eta irakurketak:
    • Urriaren 13an - Irri egin / Raina Telgemeier
    • Azaroaren 10ean - Dinosaur Sanctuary / Itaru Kinoshita
    • Abenduaren 15ean - Dragon Ball / Akira Toriyama
    • Otsailaren 9an -Intrusos / Breena Bard
    • Martxoaren 9an -Hearstopper / Alice Oseman
    • Apirilaren 13an -Solos / Fabien Velhmann
    • Maiatzaren 11an - Surflaria / Uxue Alberdi eta Susanna Martin
  • Dinamizatzailea: Kike infame
  • Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
Imagen
Orrimarkagailua

"Book Club" ingeleseko irakurketa kluba

  • Jardueraren izena: Ingeleseko irakurketa kluba 
  • Jardueraren iraupena: Urritik ekainera (bi hilean behin)
  • Jardueraren hasteko data: 2025/10/28
  • Izena emateko epea: irailaren 1etik aurrera. Plazak mugatuak dira eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira.
  • Jardueraren deskribapena: Bi hilean behin irakurgaiak komentatzeko elkartzen diren pertsonen batzarra. Saioak astearteetan izaten dira, 19:00etatik 20:30era, urritik ekainera. Lobiano Kultur Gunean. Irakurri eta komentatzen diren liburuak Udal Liburutegiak lortzen ditu. 
  • Jardueraren helburuak:
    • Irakurketaz gozatzea eta esperientzia hau giro lasai eta atseginean partekatzea.
    • Ingelesa praktikatzeko eta hobetzeko espazioa eskeintzea.
  • Saioak:
    • Urriaren 28an - 84 Charing Cross Road / Helene Hanff
    • Abenduaren 16an - Drive your Plow over the Bones of the Dead / Olga Tokarczuk
    • Otsailaren 24an - The Haunting of Tram Car 015 / D. Clark
    • Apirilaren 28an - Brave New World / Aldous Huxley
    • Ekainaren 2an - The Vegetarian / Han Kang
  • Dinamizatzailea: Slawomira Grabowska
  • Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
Imagen
Orrimarkagailua

"Un capítulo más" gaztelerako irakurketa kluba

  • Jardueraren izena: Gaztelerako irakurketa kluba
  • Jardueraren iraupena: Urritik maiatzera
  • Jardueraren hasteko data: 2025/10/1
  • Izena emateko epea: irailaren 1etik aurrera. Plazak mugatuak dira eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira.
  • Jardueraren deskribapena: Hilean behin elkartzen den taldea, hileko lehen asteazkenean, 19:00etatik 20:30etara, urritik maiatzera. 
  • Jardueraren helburuak: Irakurketaren esperientzia atsegin eta eroso giroan konpartitzea eta gozatzea da.
  • Saioak eta irakurketak:
    • Urriaren 1ean -Hozuki, la librería de Mitsuko / Aki Shimazaki
    • Azaroaren 19an - Un mundo feliz / Aldous Huxley
    • Abenduaren 3an -  La amiga estupenda / Elena Ferrante
    • Otsailaren 4an - El enredo de la bolsa y la vida / Eduardo Mendoza
    • Martxoaren 4an - El consentimiento / Vanessa Springora
    • Apirilaren 22an - A escondidas / Iban Zaldua
    • Maiatzaren 6an - Los últimos testigos / Cynthia Ozick
  • Dinamizatzailea: Slawomira Grabowska
  • Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
Imagen
Orrimarkagailua

"Viñetas" komikien irakurketa kluba

  • Jardueraren izena: Komikien irakurketa kluba 
  • Jardueraren iraupena: Urritik maiatzera
  • Jardueraren hasteko data: 2025/10/7
  • Izena emateko epea: irailaren 1etik aurrera. Plazak mugatuak dira eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira.
  • Jardueraren deskribapena: Hilean behin elkartzen den taldea, asteartean, 19:00etatik 2030era, urritik maiatzera. Irakurgaiak Udal Liburutegiak lortzen dizkie.
  • Saioak:
    • Urriaren 7an - Rosalie Blum /  Camille Jourdy
    • Azaroaren 4an -Ghost World / Daniel Clowes
    • Abenduaren 2an -Fun home / Alison Bechdel
    • Otsailaren 3an - El cielo en la cabeza / Antonio Altarriba, Sergio García y Lola Moral
    • Martxoaren 3an - La tierra yerma / Carla Berrocal
    • Apirilaren 14an - La feria de los inmortales / Enki Bilal
    • Maiatzaren 5ean - Fahrenheit 451 / Víctor Santos
  • Dinamizatzailea: Kike infame
  • Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
Imagen
Orrimarkagailua

"Irakurketa gozagarri" euskarako irakurketa kluba

  • Jardueraren izena: Euskarako irakurketa kluba
  • Jardueraren iraupena: Urritik maiatzera
  • Jardueraren hasteko data: 2025/10/9
  • Izena emateko epea: irailaren 1etik aurrera. Plazak mugatuak dira eta izen-ematearen ordenaren arabera esleituko dira.
  • Jardueraren deskribapena: Hilean behin elkartzen den taldea, ostegunetan, urritik maiatzera, Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 19:00etatik 20:30era.
  • Jardueraren helburuak: Irakurketaren experientzia atsegin eta eroso giroan konpartitzea eta gozatzea da.
  • Saioak eta irakurketak:
    • Urriaren 9an - Zoo / Goiatz Labandibar
    • Azaroaren 6an - Etxe bat norberarena / Yolanda Arrieta
    • Abenduaren 4an - Persepolis / Marjane Satrapi
    • Otsailaren 12an - Zaldi mamarroa / Ekaitz Goienetxea
    • Martxoaren 12an -Zoriona edo antzeko zerbait / Karmele Mitxelena
    • Apirilaren 16an - Euri eta ateri / Alaine Agirre
    • Maiatzaren 14an -Bisita / Mikel Pagadi
  • Dinamizatzailea: Alaine Agirre
  • Jardueraren laguntzailea:Udal Liburutegia

 

 

 

 

Imagen
Orrimarkagailua
Imagen
Imagen

"Entre libros" haurrentzako irakurketa kluba gaztelaniaz (4-8 urte)

Imagen
  • Jardueraren izena: Entre libros haurrentzako irakurketa kluba gaztelaniaz (4-8 urte)
  • Nori zuzenduta: 2017, 2018, 2019, 2020, 2021ean jaioak
  • Jardueraren iraupena: Urritik abendura
  • Jardueraren hasteko data: 2025/10/11
  • Izena emateko epea: Irailaren 24tik urriaren 8ra. Onartuen zerrenda urriaren 9an argitaratuko da
  • Jardueraren deskribapena: 4 eta 8 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera da, haien ama, aita edo tutoreak lagunduta. Azken horrek ere parte hartuko du, familia oso eragile garrantzitsua baita haurraren irakurtzeko ohitura garatzeko. Irakurketa-klub honetan haurrentzako liburuak gomendatuko dira, saio bakoitzeko protagonistak izango direnak. Hiru saio izango dira guztira, larunbat eguerdian, 12:15etik 13:15era, Liburutegian bertan.
  • Jardueraren helburuak: Hainbat dinamika eta jolasen bidez, liburuetara eta liburuon bitartez kontatzen denera hurbilduko gara, eta, irudimenaren bidez, liburuetan dagoena haur bakoitza gustuko, beldurtzen, motibatzen, dibertitzen edo kezkatzen duenarekin erlazionatuko dugu. Horregatik da garrantzitsua bere familia-inguruneko pertsona heldu batek lagunduta jardueran parte hartzea.
  • Datak
    • Urriaren 11an
    • Azaroaren 15ean
    • Abenduaren 13an
  • Dinamizatzailea: Iraitz Lizarraga.
  • Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia

"Family Reading Time" haurrentzako irakurketa klub hirueleduna (0-3 urte)

Imagen
Orrimarkagailua
  • Jardueraren izena: Family Reading Time haurrentzako irakurketa klub hirueleduna (0-3 urte)
  • Nori zuzenduta: 2022, 2023, 2024, 2025ean jaioak 
  • Jardueraren iraupena: Urritik abendura
  • Jardueraren hasteko data: 2025/10/11
  • Izena emateko epea: Irailaren 24tik urriaren 8ra. Onartuen zerrenda urriaren 9an argitaratuko da
  • Jardueraren deskribapena: 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeek heldu batekin egongo dira, ama, aita edo tutorea, eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Protagonista liburua da. Hiru saio izango dira guztira, larunbat goizean, 11:00etatik 13:00etara Liburutegian bertan.
  • Jardueraren helburuak: Familian irakurketa-une bat partekatzea, haurtzaro goiztiarrean irakurtzeko ohitura sustatzea eta haurrei abestien eta errimen bidez musikarekin lehen harremana ematea dira. Era berean, ekimen honek haurrak aldi berean hiru hizkuntzatara hurbiltzeko balio du: ingelesa, gaztelania eta euskara.
  • Datak
    • Urriaren 11an
    • Azaroaren 15ean
    • Abenduaren 13an
  • Dinamizatzailea: Iraitz Lizarraga.
  • Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia

"Liburuez gozatu" haurrentzako irakurketa kluba euskeraz (6-8 urte)

Imagen
  • Jardueraren izena: Liburuez gozatu haurrentzako irakurketa kluba euskeraz (6-8 urte)
  • Nori zuzenduta: 2017, 2018, 2019an jaioak 
  • Jardueraren iraupena: Urritik abendura
  • Jardueraren hasteko data: 2025/10/18
  • Izena emateko epea: Irailaren 24tik urriaren 8ra. Onartuen zerrenda urriaren 9an argitaratuko da
  • Jardueraren deskribapena: 6 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera, "Liburuak familian" tailerraren jarraipena da, irakurketaren mundura hurbilduko dena. Saio bakoitza hainbat liburutan oinarrituko da eta parte hartzen duten haurrek kontalari izateko aukera izango dute gainerako parte-hartzaileentzat. Saioetan titulu zehatzak gomendatuko dira. Hiru saio, larunbatetan, 12:15etik 13:15era, liburutegian bertan.
  • Jardueraren helburuak: Partehartzaileak liburuek ematen dizkiguten aukera guztiak eta haietaz nola goza dezakegun ezagutuko dute.
  • Datak
    • Urriaren 18an
    • Azaroaren 22an
    • Abenduaren 20an
  • Dinamizatzailea: Lur Korta
  • Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia

"Liburuak familian" haurrentzako irakurketa kluba euskeraz (3-5 urte)

Imagen
  • Jardueraren izena: Liburuak familian haurrentzako irakurketa kluba euskeraz (3-5 urte)
  • Nori zuzenduta: 2020, 2021, 2022an jaioak 
  • Jardueraren iraupena: Urritik abendura
  • Jardueraren hasteko data: 2025/10/18
  • Izena emateko epea: Irailaren 24tik urriaren 8ra. Onartuen zerrenda urriaren 9an argitaratuko da
  • Jardueraren deskribapena: jarduera ludiko eta didaktikoa da, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, haien amarekin, aitarekin edo tutorearekin batera. Liburua da protagonista eta hari nagusia narrazioak, abestiak, jolasak eta poemak izango dira, besteak beste.Hiru saio, larunbatetan, 11:00etatik 12:00etara, Liburutegian bertan.
  • Jardueraren helburuak: Umeei laguntzen dieten helduentzat interesgarria izango da liburuak familian irakurtzeko eta gozatzeko moduak ikustea eta entzutea.
  • Datak
    • Urriaren 18an
    • Azaroaren 22an
    • Abenduaren 20an
  • Dinamizatzailea: Lur Korta
  • Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia

"La voz de la poesía" pertsona helduentzako tailerra

  • Jardueraren izena: Pertsona helduentzako poesia tailerra 
  • Jardueraren iraupena:Urritik maitazara
  • Jardueraren hasteko data: 2025/10/4
  • Izena emateko epea: Irailaren 1etik urriaren 21era. Onartuen zerrenda urriaren 2an argitaratuko da.
  • Jardueraren deskribapena: Maite Lorenzo aktoresak dinamizatutako poesia errezitatzeko tailerra. Ordu t'erdiko 12 saio, larunbat goizean, 11:00etatik 12:30era Liburutegian bertan.
  • Jardueraren helburuak: Tailer honetan emozioak eta ahotsa landuko dira hitzaren bidez olerkien esanahia komunikatzeko. Aukeratutako olerkiaren eta egilearen munduan sakonduko da ikuspegi berezi bat emanez, beti ere egilearen jatorrizko testua errespetatzen
  • Datak
    • Urriak 4 eta 25
    • Azaroak 15
    • Abenduak 13
    • Otsailak 7 eta 28
    • Martxoak 21
    • Apirilak 18
    • Maiatzak 9
    • Maiatzak 23
  • Dinamizatzailea: Maite Lorenzo
  • Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia

"Arratsaldean kontu-kontari" (2017-2022 bitartean jaiotakoentzat)

Imagen
  • Jardueraren izena: Arratsaldean kontu-kontari
  • Jardueraren iraupena: Ordu bat
  • Jardueraren hasiera data: 2025/10/25
  • Jardueraren deskribapena:
    • Jarduera hau larunbatean, hilean behin izaten da liburutegian bertan.
    • Saioak 17:30en hasten dira.
    • Saioetara joan ahal izateko plaza erreserbatu behar da liburutegian, 943179212 telefonora deituz, whatsappa bidaliz (http://wa.me/34943179212) edo email bat bidaliz biblioteca@udalermua.net umearen izen-abizenak eta adina jarriz.
  • Jardueraren helburuak:
    • Irakurzaletasuna ahozko tradizioaren bitartez suspertzea.
  • Saioak:
    • Urriaren 25an: "Klin klin maleta ireki".
      • 2017-2022 bitartean jaiotakoentzat.
      • Ipuinkontalaria: Lur Usabiaga.
    • Azaroaren 29an: "Ipuinez ipuin".
      • 2017-2022 bitartean jaiotakoentzat.
      • Ipuinkontalaria: Lur Korta.
    • Abenduaren 20an: “Otso ipuinak”.
      • 2017-2022 bitartean jaiotakoentzat.
      • Ipuinkontalaria: Amaia Puin
  • Jardueraren laguntzailea: Ermuko Udal Liburutegia

"Story Time" (2016-2021 bitartean jaiotakoentzat)

Imagen
  • Jardueraren izena: Story Time
  • Jardueraren iraupena: Ordu bat
  • Jardueraren hasiera data: 2025/10/4
  • Jardueraren deskribapena:
    • Jarduera hau larunbatean hilean behin izaten da Lobiano Kulturgunean.
    • Saioak 17:30ean izaten dira.
    • Saioetara joan ahal izateko plaza erreserbatu behar da liburutegian, 943179212 telefonora deituz, whatsappa bidaliz (http://wa.me/34943179212) edo email bat bidaliz biblioteca@udalermua.net umearen izen-abizenak eta adina jarriz.
  • Jardueraren helburuak:
    • Irakurzaletasuna ahozko tradizioaren bitartez suspertzea.
    • Ingelesa era ludikoan ikastea.
  • Saioak:
    • Urriaren 4an: "Liar Liar, Pants on Fire! Who´s been telling tall tales?".
      • 2016-2021 bitartean jaiotakoentzat.
      • Ipuinkontalaria: Hanna Berry.
    • Azaroaren 1ean: "How the Earth got its Colours?".
      • 2016-2021 bitartean jaiotakoentzat.
      • Ipuinkontalaria: Adam Redgrove.
    • Abenduaren 13an: “Stories that cheer, keep you near!”.
      • 2016-2021 bitartean jaiotakoentzat.
      • Ipuinkontalaria: Anni Funny.
  • Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia

 

 

"Ehuntzen eta hitz egiten" tailerra

  • Jardueraren data: 2025/10/22
  • Jardueraren izena: ‘Ehuntzen eta hitz egiten’ tailerra
  • Jardueraren iraupena: Ordu t'erdi
  • Jardueraren laguntzailea: Udal Liburutegia
  • Jardueraren deskribapena: tailer hauetan puntu eta kakorratz lanak irakurketarekin eta elkarrizketarekin uztartzen dira. Topaketa, ikaskuntza eta gozamen partekatuko ingurune bat sortzea bilatzen duen ekimena da.  
  • Jardueraren helburuak: lan horiek egin ohi dituzten pertsonek edo egiten ikasi nahi dutenek espazio eta momentu horiek partekatzea, elkarren artean harremantzea eta beren interesekoak diren gaurkotasuneko gaiei edo irakurketei buruzko elkarrizketa bultzatzea. Horretarako, dinamizatzaileak eta liburutegiak baliabideak jarriko dituzte haien eskura.
  • Taldeak: 
    • Goizekoa: 65 urtetik gorakoentzat da, eta adinekoen topaketa-errutinak errazteko eta, horrela, aisialdi-ohitura egonkorrak lortzen laguntzeko pentsatuta dago. Hilean bi asteazkenetan bilduko da, 9:30etik 11:00etara.
    • Arratsaldekoa: belaunaldien arteko komunikazioa eta elkarrizketa errazteko, eta, horrela, adin desberdineko pertsonen arteko loturak sortzeko pentsatutako taldea da. Gehienez 10 plaza egongo dira: bost 15 eta 30 urte bitarteko gazteentzat eta bost 65 urtetik gorakoentzat. Talde hau hilean bitan bilduko da, asteazkenetan, 17:30etatik 19:00etara
  • Programatutako saioak: Urriak 22, azaroak 5 eta 19, eta abenduak 3 eta 17.

Yogarte Samskara

  • Jardueraren izena: "Yogarte Samskara" haurrentzako tailerra
  • Jardueraren data: 2025eko urria, azaroa eta abendua
  • Jardueraren iraupena: Ordu eta 15 minutuko 10 saio
  • Jardueraren deskribapena: 2019an edo 2020an jaiotako adingabeei zuzendutako euskarazko jarduera. Diziplinarteko eta bizipeneko esperientzia, yogaren mugimenduaren, adierazpen artistikoaren, literaturaren eta balioen arteko zubiak ehuntzeko diseinatua. Ahaleginetik eta exijentziatik ez, baizik eta jolasetik, artetik eta mugimendu asketik datozen aztarnak ereiteko espazio bat eskaini nahi die haurrei.
  • Programatutako saioak: Astelehenak: urriak 6, 13, 20 eta 27; azaroak 3, 10, 17 eta 24; eta abenduak 1 eta 15, 17:30etik 18:45era, Liburutegiko hirugarren solairuan 
  • Izen-ematea, onarpena eta konpromisoak: Izena emateak hamar saioetara joateko konpromisoa dakar, plaza lortuz gero. Plazak mugatuak dira eta izena urriaren 1era arte eman daiteke ondorengo formularioaren bidez: https://forms.office.com/e/S1M6bt63Fg.

    Plazak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek.

    Onartutakoen zerrenda urriaren 2an argitaratuko da udalaren webguneko iragarki-taulan, eta izena eman duten guztiei bidaliko zaie posta elektronikoz.

    Plaza lortzen dutenek saio guztietara joateko konpromisoa hartzen dute. Bi saiotara ez joateak plaza galtzea ekarriko du, itxarote-zerrendan inor egonez gero. Gainera, erreserba-zerrendara pasako dira zuzenean liburutegiak antolatutako hurrengo jardueran, plaza baino eskaera gehiago daudenean.

Halloween tailerra

  • Jardueraren izena: Haurrentzako Halloween tailerra
  • Jardueraren data: 2025eko urria
  • Jardueraren iraupena: Ordubeteko 4 saio
  • Jardueraren deskribapena: 2014an edo 2015ean jaiotako adingabeei zuzendutako euskarazko jarduera. Tailer horretan eskulanak, jaietako makillajea eta mozorroak landuko dira. Liburutegiak beharrezko material guztia jarriko du.
  • Programatutako saioak: Ostegunak: urriak 9, 16, 23 eta 30, 17:30etik 18:30era, Liburutegiko hirugarren solairuan.
  • Izen-ematea, onarpena eta konpromisoak: Izena emateak lau saioetara joateko konpromisoa dakar, plaza lortuz gero. Plazak mugatuak dira eta izena urriaren 6ra arte eman daiteke ondorengo formularioaren bidez: https://forms.office.com/e/VrfJygbADf

    Plazak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek.

    Onartutakoen zerrenda urriaren 7an argitaratuko da udalaren webguneko iragarki-taulan, eta izena eman duten guztiei bidaliko zaie posta elektronikoz.

    Plaza lortzen dutenek saio guztietara joateko konpromisoa hartzen dute. Bi saiotara ez joateak plaza galtzea ekarriko du, itxarote-zerrendan inor egonez gero. Gainera, erreserba-zerrendara pasako dira zuzenean liburutegiak antolatutako hurrengo jardueran, plaza baino eskaera gehiago daudenean.

Imagen

Txotxongilo tailerra

  • Jardueraren izena: Haurrentzako txotxongilo tailerra
  • Jardueraren data: 2025eko azaroa-abendua
  • Jardueraren iraupena: Ordubeteko 4 saio
  • Jardueraren deskribapena: 2016 eta 2018 artean jaiotako adingabeei zuzendutako jarduera, jolasa, sormena eta garapen pertsonala uztartuko dituena. Tailer honetan txotxongiloak egiteko dauden teknikak aztertuko dira: behatza, makilatxoa, galtzerdia eta papera. Gainera, ipuinetan oinarrituta banakako txotxongiloak prestatuko dituzte, parte hartzen duten haurrek antzerki-jokoetan edo beren istorioak antzezteko erabili ahal izango dituztenak.
  • Programatutako saioak: Astearteak: azaroak 18 eta 25 eta abenduak 2 eta 9, 17:30etik 18:30era, Liburutegiko hirugarren solairuan.
  • Izen-ematea, onarpena eta konpromisoak: Izena emateak lau saioetara joateko konpromisoa dakar, plaza lortuz gero. Plazak mugatuak dira eta izena azaroaren 13ra arte eman daiteke ondorengo formularioaren bidez: https://forms.office.com/e/jqxraquxCC

    Plazak zozketaz esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatuta daudenek.

    Onartutakoen zerrenda azaroaren 14an argitaratuko da udalaren webguneko iragarki-taulan, eta izena eman duten guztiei bidaliko zaie posta elektronikoz.

    Plaza lortzen dutenek saio guztietara joateko konpromisoa hartzen dute. Bi saiotara ez joateak plaza galtzea ekarriko du, itxarote-zerrendan inor egonez gero. Gainera, erreserba-zerrendara pasako dira zuzenean liburutegiak antolatutako hurrengo jardueran, plaza baino eskaera gehiago daudenean.

Imagen