Txangoa eta ur-jarduerak gazteentzat

08.06.05
Erakundea

Gazteria Informatzeko Bulegoak (GIB) txangoa eta ur-jarduerak gazteentzat antolatu ditu aurtengo udarako, zerbitzuak urtean zehar garatzen duen programazioaren barne. Txangoa eta jarduerak uztaileko lehen bi larunbatetan gauzatuko dira, 2an eta 9an hain zuzen ere. Lehen zapatuko txangoa 14 eta 15 urteko gazteentzat izango da eta, bigarrena berriz, 16 eta 17 urtekoentzat. Partehartzaileei hiru ur-jarduera emango zaizkie aukeran: kanoa, urpean igerian egiteko hastapenak (snorkel modalitatea) eta surf-a eta, horietatik, gustukoen dituzten biak aukera ditzaten. Jarduerak ‘Traka abentura’ enpresarekin hitzartu dira, zeinak begiraleez gain, ur materiala eta segurtasunekoa jarriko duen. Izen-ematea soilik 6 euro balio du eta bertan, joan etorriak eta jarduerak barne hartzen ditu, udal Gazteria sailak ekimena diruz laguntzen duelako. Egitarauari hasiera emango zaio goizeko 9etan , autobusa Ermutik abiatzen denean eta, amaitutzat joko da, arratsaldeko bost eta erdietan, eguna hondartzan pasa eta gero. Interesatuek Gazteria Informatzeko Bulegora joan behar dute izena ematera. Bulegoa zabalik dago lanegunero goizeko 10etatik ordu 1era bitartean eta arratsaldeko 5etatik gaueko 9etara, ostiraletan izan ezik, egun horretan bakarrik goizez zabaltzen baita .Tokiak murriztuak dira. Argibide gehiagorako 943 17 64 97 telefono zenbakira dei dezakezue.

Gurasoen baimena

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera