60 gazte inguru bilduko dira hiru egunez Ermuko I. zibernauten jaian
Ermuko I. Zibernauten jaiak 60 gazte inguru bilduko du Ariztmendi pilotalekuan gaurtik hasi eta datorren igandera bitartean. Jada jaia ezaguna da kalean nahiz amaraunean bertan ‘INDANET’ izenarekin eta, bihar zabalduko da, arratsaldeko lauretan eta igandean itxiko, arratsaldeko 5etan. 72 ordu horietan parte hartzaileek beren ezagutzak eta esperientziak elkarren artean trukatu ahal izango dituzte, oro har informatikarekin gozatzeaz gain. Antolatzaileek sare bidezko jolasak banakakoak nahiz taldekoak-, lehiaketa digitalak eta zozketak antolatu eta iragarri dituzte. Halaber, sarean eta web-orrietan segurtasuna edukitzeko bete beharreko jarraibideei buruzko hitzaldiak emango dira. Hiru egun horietan ere, Arizmendin herriko hiru disko jartzaileen ikuskizuna aurreikusita dago, musikazko bideoen emanaldiarekin, serieko jolas saioekin eta zozketekin batera.
Ekimena zortzi ermuar gazterena da, informatikako elkarte batean bildu direnak. Horiek udalari proposatu eta aurkeztu zioten ideia eta honek, ontzat eman eta bultzatzen lagundu zuen. Gerora sektoreko hainbat dendek ere bat egin zuten ekimenarekin eta horien artean, ‘Beep’ eta ‘Enter’ ditugularik. Merkatuko Merkatarien Elkarteak eta Ermuko Merkatari eta Ostalarienak ere batu egin dira eta diruz lagunduko diete antolatzaileei. Parte hartzaile bakoitzak bere ekipoa eraman beharko du frontoira eta bertan mahai eta aulkiez gain, lotura bai sarera bai internetera izango ditu. Kanpotik datozenentzat aurreikusita dago frontoian bertan lo egiteko aukera, hain zuzen ere goiko aldeko gimnasioan. Partaideek, aldagelak keta dutxak ere erabili ahal izango dituzte hiru egunak erosoago pasatzeko. Udal Merkatuko merkatarien Elkarteak gosaria emango die goizero informatika zale horiei. Parte hartzaile guztien artean, Sega ekoizlearen ‘X-Box’ izenaz ezagutzen den bideo kontsola zozketatuko da. Izen-emateak doan dira.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa