2005eko -Santixau-ei hasiera emango zaie.
Donejakue Apostoluaren omenez Ermuan ospatzen diren jai nagusiei hasiera emango zaie gaur arratsaldean, jardunaldi nagusien aurretik giroa berotzen hasteko. Programa ofiziala arratsaldeko 6etan zabalduko da, “Herri Muga” elkarteak antolaturiko 24 orduko areto-futbol txapelketarekin. Txapelketa udal kiroldegian jokatuko da. Ordu bete beranduago, horrenbeste ikusmina sortzen duten txarangen arteko joko herrikoei helduko zaie. Hori arratsaldeko 7etan izango da Orbe Kardinalaren plazan, soka-tira txapelketako lehenengo probarekin. Egunari amaiera emateko, bertso jaialdia iragarrita dago, gaueko 10 t’erdietatik aurrera Valdespinako Markesaren parkean. Jaialdia, ‘Deba-beheko Bertso Eskola’k antolatu du. Jaialdian parte hartuko duen bertsolari taldea, ondokoek osatuko dute: Beñat Ugartetxea, Iratxe Ibarra, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Jon Unanue eta Xabier Astigarragak.
Lotutako albisteak
Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik