Bostehun bat pertsonek bisitatu zuten informatikaren INDANET jaia

14.07.05
Kultura eta Gazteria

Bostehun pertsona inguru hurbildu zen azken aste buruan informatika zaleentzat Ermuko Aritzmendi pilotalekuan antolatutako ‘Indanet’ jaira. Antolatzaileek pozarren agertu dira bai “bildutako partaide kopuruarekin, bai eta jaialdiaren nondik norakoak jarraitzeko, Aritzmendiraino hurbildutako herritar multzoarekin”. Aurreikusita zeuden hirurogeita hamar lekuak azkenean ez ziren bete, guztira berrogei bat ekipo bildu zirelako frontoian. Nolanahi ere, antolatzaileek baikor agertu ziren eta Oscar Agüera gazteak, bozemaile lanetan jardunez, “datorren urteari begira bigarren edizio hobe eta osatuagoa prestatzeko hitza eman zuen”. Honek adierazi duenez “jaialdiaren egunak, behar bada, ez dira egokienak izan”, interesa zuten hainbat pertsonek “Bilbon hemendik gutxi barru ospatuko den kontzentrazio garrantzitsuagoren eta San Fermin edo beste herrietako jaien artean aukeratu behar izan duelako”.

Edozelan izanik ere, Agüeraren ustez, azpimarratzekoak dira “bildutakoen artean egon den jatortasun eta adiskidetasuna, oso giro sanoa izan baita”. Instalatutako sarea eta internetekin konektatzeko sarbideak ondo funtzionatu dute eta, horri esker egin gauzatu ahal izan dira sarearen bidez jokoak lehiaketak eta abar, inolako gorabeherarik gabe. Jaialdia motel xamar hasi zen arren, larunbatean gora egin eta pil-pilean egon zen, parte hartzaile eta bisitari ugari bertaratu baitziren. Juan Carlos Molinero teknikariak, sarean segurtasunez nabigatzeko pausoen inguruan eman zuen hitzaldian ere entzule ugari bildu zen, gaia arreta handiz jarraituz. Izena eman zuten guztiek opari bana jaso zuten beren partaidetzagatik. Halaber, deitutako txapelketetako irabazleek ere sariak eskuratu zituzten.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan