Alex Soto ermuarrak, brontzea eskuratu du gazteen Munduko txapelketan

18.07.05
Erakundea

Alex Sotok altuera-jauzian brontzezko domina eskuratu du asteburu honetan Marrakexen jokatu den gazteen Munduko Txapelketan Ermuarrak txapelketa bikaina egin zuen eta sailkapeneko hirugarren postua eskuratu, 2,18mko jauzia egin eta gero. Marka horren bidez, Euskadiko errekor berria ere bereganatu du, bere mailan. Gure herrian entrenatzen duen Mikel Jimenezek berriz, sailkapeneko bosgarren postua eskuratu zuen 2,16m saltatu ondoren. Ermuan, Antonio Ciden esanetara entrenatzen diren atleta biek aurrera egiten jarraitzen dutela baieztatu zuten eta txapelketa borobila burutu, munduko onenen artean daudela erakutsiz. Biek, Alexek eta Mikelek, saltatutako erregistro pertsonalak gainditu egin dituzte eta gazte mailako estatuko txapelduna eta txapeldunordea izanik,hurrenez hurren, espezialitateko onenen arten sartu dira 17 besterik ez duten arren.

Alexek hirugarren postua eta brontzea lortu zituen, bigarren saiakeran 2,18 saltatu ondoren. Sotok zilarra ere eskura eduki zuen, Nartov Oleksandr, Ukraniarrak altuera berdina gainditu zuelako, baina lehen saiakera. Hortaz, bigarren eta hirugarrenak, podiumera igo zuten altuera bera gaindituta. Mundu txapelketa honetako garailea Huang Haigiang, txinatarra, izan zen, maisutasun handiz 2,27 saltatu eta urrea eskuratu zituelako.

Alex eta Mikel, orain Lituaniara doaz

Ermuarra gaur bertan bueltatuko da Marokotik, baina ez da gurasoen etxetik pasako. Madrilera ailegatu eta bertan lo egingo du, bihar, ostera ere, beste hegazkin bat hartuko baitu, Lituaniara joateko. Han, Europako Junior Txapelketa jokatuko da uztailaren 21etik 24ra bitartean eta, Alex eta Mikel, bertan izango dira, domina gehiago lortzeko asmoz. Espainiako Atletismoko Erret Federazioak txapelketarako konbokatu dituen atleta bakarrak dira.

Lotutako albisteak

Imagen
30.12.25
Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du
Imagen
19.12.25
Ermuak 1.125.000 euroko dirulaguntza jasoko du Merkatuko plaza zaharra birgaitzeko

Eusko Jaurlaritzak atzo 8,3 milioi onartu zituen Ermuko, Eibarko, Elgoibarko eta Soraluzeko hainbat proiektuetarako
Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako