LHIKan jardungo duten 6 irakasle kontratatzeko prozesua zabaldu berri da
Udal honek Ermua-Mallabiko Lanbide-hastapenetarako Ikastegian hastear dagoen 05/06 ikasturtean jardungo duten 6 irakasle kontratatzeko prozesuari ekin dio. Prozesu horretan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute, horretarako udaletxeko Informazio eta Erregistro bulegoan eskabidea aurkeztuz. Izena emateko epea gaur zabaldu da eta datorren asteko ostegunean (irailaren 15ean) itxiko. Hautatuko diren irakasleek eman beharreko ikasgaien zerrenda ondokoa da: galdaragintza, oinarrizko hezkuntza osagarria, industria mekanikoa eta gizarte-zerbitzuak. Deialdia eta prozesua arautzen duten oinarri orokorrak eta baita espezialitate bakoitzeko espezifikoak ere, eskuragai dituzte interesdunek informazio eta erregistroko udal bulegoan eta udalaren web-gunean.
Hautaketa-prozesu gisa jarraituko den bidea lehiaketa-oposaketarena izango da, iraileko hilabete honetan zehar gauzatuko dena eta urriaren hasierarako amaiturik izatea espero dena.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera