Matrikula zabalik Udal Euskaltegian

08.09.05
Kultura eta Gazteria

Udal euskaltegiak hastear dagoen 2005-2006 ikasturterako matrikula zabalik du. Ikasturteko nobedaderik garrantzitsuena, euskaltegiak egoitzaz aldatu izana da. Orain arte Ongarai auzoko ‘Gure Etxean’ egon den ikastegi honek, urriaren 3tik aurrera ‘Teresa Murga’ ikastetxe ohian zabalduko ditu bere ateak, liburutegiaren ondoan. Jada, egoitza berrian egin beharreko obrak burutu dira. Euskaltegiak orotariko euskara ikastaroak eskaintzen ditu 16 urteko gorakoentzat eta, eskaintza horren barne euskalduntze eta alfabetatzeko taldeak daude. Halaber, EGA edo hizkuntza eskakizunak atera nahi dituztenentzat ere eratzen dira taldeak eta eskolak ematen. Euskaltegiak multimedia gela du bere kasa ikasi nahi duten ikasleentzat. Iaz bezala, eskolak astelehenetik ostiralera bitartean emango dira, ostirala jai izanik. Erritmo estandarra egunean bi ordukoa izango da, nolanahi ere, aurreikusita daude beste erritmotako taldeak hartu eta eratzea. Talde horiek partaideen beharretara egokitutakoak izango dira eta, esaterako, guraso, langile etorkin edo merkatarien taldeak eratzea espero da.

Ikasturte berri honetan aplikatuko den ikastorduaren prezio €uro 1 da, zerbitzua arautzen duen ordenantzan ezarritakoari jarraiki. Hori horrela, ikasleak izena ematen duen taldeak jasotzen dituen eskola orduen araberako kantitatea ordainduko du. Egun hauetan Euskaltegiak publizitate kanpaina zabaltzeari ekin dio, horretarako herrian kartelak jarriz eta etxeetako postontzietara foiletoak bidaliz. Aurten erabiltzen diharduen leloa honakoa da: (euskara ikasteko) “ordua da! Ikasleek matrikularen ordainketa bi zatitan egiteko eta bekak eta laguntza eskuratzeko aukera dute.

Lotutako albisteak

Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu