Torreta etxeak deituriko argazki lehiaketa

12.09.05
Kultura eta Gazteria

‘Torreta Etxea’ Gazteria Informatzeko bulegoak zabalik mantentzen du ‘Oporrak 2005’ lehiaketara argazkiak aurkezteko epea.

Argazkiak oporretako bidaiatan ateratakoak izan behar dute, munduko edozein lekutakoak badira ere. Lehiaketa honetan parte har dezakete 1975 urtetik 1990era bitartean jaiotako guztiek, horiek biak barne. Lehiaketan ia 475 €uro banatuko dira hiru saritan. Argazkiek bi tamaina izan ditzakete, batetik txikia, gutxienez 18 x24 cm-takoak izango direnak eta, bestetik, handiak, 24 x 30 cm-takoak izango direnak gehienez ere. Argazkiak koloretakoak izan behar dute eta kartoi mehe baten euskarrian aurkeztu behar dira. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 7a izango da eta hilabete horretako 21ean emango du aditzera bere erabakia eta saridunen izena epaimahaiak. Lehiaketara aurkezten diren lanekin erakusketa bat antolatuko da, azaroaren 2tik 12ra bitartean. Lehen saria jasotzen duenari 270 € emango zaizkio; bigarenari 135 € eta hirugarrenari 68 €, hurrenez hurren.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan