Emakumearen Topaguneak proposamen anitzak bildu ditu datorren hiruhilabeterako
Emakumearen Topaguneak iragarri berri ditu datozen hiruhilabeterako prestatu dituen jarduera eta ikastaroen bilduma. Formaziorako gune eta emakumeentzako jabekuntza eskolaren barne hainbat ikastaro eta tailer eskaintzen dira, iraupen eta eduki ezberdinekoak. Horien artean, aipatzekoa da 10 ordutan landuko den “bitartekaritza eta gatazken eraldaketa’ deritzana. Ikastaroaren aurkezpenean esaten denez “gatazka, berez ez da txarra. Aldatzeko aukerak ematen dituelako, nolanahi ere gatazkaren gure analisia eta harekiko jarrera egoera baldintzatuko dute”.
Hedabideek aztergai izanen dira, hala ohikoak nola teknologi berrietaz baliatzen direnak, sakon aztertu eta tratatuko baitira. Gai horren inguruan bi tailer prestatu dira. Lehena, irratiari buruzkoa, “Emakumearen ahotsak irrati-uhinetan’ titulatu da eta bere xedea irratia ezagutzea eta bertako programen errealizaziora hurbiltzea izango dira. Bigarrenari, ‘Hedabideak emakumeen begiez aztertzea’ titulua jarri zaio, eta bertan hedabideek errealitateari buruz eskaintzen dizkiguten bertsio ezberdinak aztertu eta interpretatuko dira. Ikastaro horiek 20 orduko iraupena izango dute eta parte hartu nahi dutenek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Ikastaro horietan parte hartzen duten emakume unibertsitarioek kredituak eskuratuko dituzte. Azkenik, orrialde elektroniko eta emakumeek eraturiko foroei buruzko tailer labur bat ere izango da, interneteko oinarrizko ezagutzak dituzten interesdunei zuzendutakoa.
Hiruhilabeteko honetarako proposamenen artean ere, Goierri gipuzkoarra bisitatzeko kultur txangoa aurreikusten dago, urriaren 8an, egingo dena. Jarduera horietan parte hartzeko izena eman eta inskripzioa ordaindu behar dira. Kaleratu den programan beste hainbat proposamen ere jasotzen dira, besteak beste, hitzaldiak, zine emanaldiak, erakusketak, eta abar… Azken hauek dohainekoak izango dira eta ez dago aldez aurretik izena eman beharrik. Argibide gehiago jaso dezakezue udalaren web gunean, gizarte ekintza atalean eta honen barne emakumezkoen aukera berdintasunari zuzendua epigrafearen barne. Halaber, 943 17 10 30 telefonoan edo Emakumearen Topalekuaren egoitzan bertan.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa