Gure Etxea eraikina goitik behera erreformatzeko obrak urrian hasiko dira

16.09.05
Erakundea

Ongarai auzoan dagoen ‘Gure Etxea’ eraikina, duela gutxira arte kolektiboen egoitza eta lehenago kuarteletxea izandakoa, erreformatzeko obrak urrian hasiko dira. Hain zuzen ere, eraikina osorik erreformatzen hasteko jarri den eguna urriaren 3ko astelehen goiza da, eraikina hezkuntzako ekipamendu berri gisa egokitzen hasiko diren data. Obra ‘Construcciones EXISA’ enpresak egingo du, kontratua berari esleitu baitzaio lehiaketa bidez. Horrela jasotzen da, kontratua esleitzeko irailaren 14an emandako eta 997/2005 zenbakia daraman Alkate-dekretuan. Kontratua 783.169,03 eurotan esleitu da eta esleipendunak proiektua egiteko zazpi hilabeteko epea izango du, obrak hasten direnetik kontatzen hasita. Obra hori Eusko Jaurlaritzaren (%60) eta Ermuko Udalaren (%40) artean ordainduko da.

‘Gure Etxea’ eraikina kanpotik nahi barrutik oso-osorik berregituratzeko lanei hasiera emango zaie. Proiektuaren arabera eraikina barrutik eraitsi egingo da banaketa berri bat egiteko eta, besteak beste lanen artean egingo diren gauzen artean aipatzekoak dira: teilatu eta eskailera berriak egitea, igogailua jartzea, kanpoko eta barneko arotzeria guztia aldatzea, eta abar… Fatxada ere osorik aldatuko da. Eraikina egokitu ondoren, bertan Ongarai Eskola ikastetxeko laborategiak, ikasgela tematikoak, jantokia eta DBHko ikasgela berriak kokatuko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera