Kulturen arteko astearen ekitaldiak gaur hasiko dira Ermuan

22.09.05
Kultura eta Gazteria

Gure herriak kulturen arteko astearen III. edizioko ekitaldiak hartuko ditu gaurtik hasi eta larunbatera bitartean. Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzaren ekimen honek Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeak hartzen ditu barne. Horregatik hiru lurraldeetako udalerri askotan programatu dira jarduera ezberdinak aste oso honetarako. Udalerri horien artean gurea dago, parte hartzaile eta laguntzaile gisa jardun duelako. Ekimenak bi helburu nagusi ditu, batetik, harrera-biztanleria eta etorkinek elkar ezagutzeko aukerak sustatzea eta, bestetik, aniztasunezko elkarbizitzaren inguruan sentsibilizatzea, komunikazioaren eta herritarren parte-hartzearen bidez.

Gaur, mintegia. Bihar eta etsi musika

Gaur arratsaldean udal liburutegiko aretoan mintegia egongo da. Bertan “Kultura arabiarra eta islamdarra” hizpide harturik, horiek ezagutarazten laguntzeko xedez. Hitzaldia arratsaldeko 7,30etan hasiko da eta bertan Libiako Arabiarren Euskal Etxeak, “Alrabetaha”, eta udal honek hartuko dute parte. Bihar, ostirala, munduko musikaren emanaldia izango da Orbe Kardinalaren plazan, arratsaldeko 7,30etatik aurrera. ‘Bouhia’ taldeak musika eta dantza berebertarrak eskainiko ditu.

Azkenik, larunbatean musika gehiago izango da, Brasilgo dantza eta musikak erakutsiko baitizkigute “Samba & AXE” taldeko kideek. Ikuskizuna, arratsaldeko 7,30etan hasiko da, Orbe Kardinalaren plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan