Urriko kultur agenda: jarduera eskaintza zabala

03.10.05
Kultura eta Gazteria

Kultur udal sailak jarduera eskaintza zabala prestatu du udazkeneko lehen hilabete honetarako. Jarduera guzti horien artetik, musika gailentzen da erabat eta, programatutako guztiaren artean bereziko pisua du Coti Sorokin konpositore argentinarraren kontzertua eta musikaldiaren edizio berria. ‘Coti’ Ermura, Zinemara, etorriko zaigu urriaren 14ko larunbatean, bere azken diskoa aurkezteko. ‘Esta mañana y otros cuentos’ tituluko lan hori ezagun egin da, ‘Nada fue un error’ abestiari esker, zeinean Paulina Rubio eta Julieta Vargasekin kantatzen duen. Emanaldia gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerak, urriaren 10eko astelehen goizean jarriko dira salgai, udal kultura sailak Komentukua kalean duen bulegoetan.

Musika atalak urri honetan jarduera askoz gehiago ere biltzen ditu, musikaldiaren edizio berri bat ospatuko baita. Musikaldiaren barne aurreikusita daude bi gala liriko; ikasleentzako emanaldia, zartzuela bat eta abesbatzen ikuskizuna. Gala lirikoetatik, azpimarratzekoa da Ainhoa Zuazua soprano ermuarrak Francisco de Borja piano joleak lagunduta emango duen kantaldia. Hori, urriaren 22ko larunbatean izango da, Ermua Zineman, 10,15etatik aurrera. Astebete lehenago, Elena Roldán mezzosopranoak eta Elena Blanco piano joleak, jardungo dute. Leku eta ordu berdinean izango da hori. Urriaren 21ean, Alboka musikako taldeek eta abesbatzek (Alboka txiki eta handi + Pispilluk) kontzertua emango dute. Urriaren 27, kontzertu didaktiko bat antolatu da, herriko ikastetxeetako ikasleentzat. Azkenik, musikaren atala ixteko, urriaren 28an, Bilboko Masa Coral del Ensanche taldeak, Pablo Sorozabal maisuaren, ‘Katiuska’ zartzuela ekarriko digu.

Hortaz gain, urri honetan, ondokoak ere izango dira. Antzerkia, mikologi jardunaldiak, zine-kluba, erakusketak, kale animazioa eta bertso afaria, besteak beste. Guzti horren berri emango dizuegu, datozen asteetan luze eta zabal.

Lotutako albisteak

Imagen
14.06.24
Mugarteak aire zabaleko XXX. pintura lehiaketa antolatu du

Lehiaketa igande honetan, ekainaren 16an, izango da Ermuko kaleetan
Imagen
14.06.24
Ongaraik auzoko jaiak berreskuratu ditu ia lau hamarkadaren ostean

Bazkari herrikoia, musika eta txirrindulari erronka dira egitarauko protagonistak
Imagen
07.06.24
Asteburuan 'Txindurri eguna' ospatuko da

Taldeak antolaturiko jarduerak gauzatuko larunbata eta igandean