Babes Ofizialeko Etxebizitzak eskuratzeko baldintza bat gehiago ezarri da
Babes Ofizialeko Etxebizitzak eskuratzeko baldintza bat gehiago eskatzea erabaki zuen Ermuko Udalbatzak astelehen arratsaldean premiazko izaeraz eginiko ezohiko Osoko Bilkuran. Erabakia aho batez hartu zuten udalean ordezkatuta dauden PSE-PSOE-EE, PP, EAJ-PNV eta IU-EB alderdi politiko guztiek. Hemendik aurrera aurretiaz egindako zozketetan aukeratuak izan diren eta salerosketaren kontratu pribatua egiteke duten eskatzaileek ez dute hurrengo promozioetako zozketetan parte hartzerik izango. Erabaki horrek San Pelaioko 30 etxebizitzen zozketatzeko ekitaldiaren ondoren sortutako eztabaidari amaiera eman nahi dio. Orduan, zozketan aukeratutako hainbat eskatzailek, Sakonako sustapenean aukeratutako berdinak izan baitziren. Udal teknikaria den Juan Carlos Abascalek kanal honi adierazi dionez “aukeratutako horiek ez dira behin-betiko esleipendunak salerosketaren kontratu pribatua sinatu bitartean eta, gainera, etxebizitzetako bat aukeratu behar dute eta besteari uko egin ezin direlako bi etxebizitzekin geratu”. Horrelako egoerak ekiditeko hartu du Udalbatzak beste baldintza bat eskatzeko erabakia. Hori horrela, hemendik aurrera ezinezkoa izango da etxebizitza eskatzaileren bat promozio ezberdinetako zozketa ekitaldietan aukeratua izan dadila.
Abeletxe eta San Antonio sustapenerako behin-behineko zerrendak
Bestalde, dagoeneko ikusgai jarri dira Abeletxe eta San Antonio sustapenetako 132 etxebizitzen zozketara joango diren eskatzaileen zerrendak. Horiek udaletxeko iragarki-oholean edo web-gune honetan kontsulta daitezke. Zerrendak hilabetez eta datorren azaroaren 17ra bitartean ikusgai egongo dira, epe horretan interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izango dituztelarik, udaletxeko Erregistroan. Zerrenda horietan etxebizitza eskatzaileek ez daramate zenbakikuntza sistemarik eta horren ordez, bakoitzaren izen-abizenak eta hark ‘Etxebide’n duen espedientearen kodea agertzen dira. Alegazioen epea igaro ondoren, behin-betiko zerrendak argitaratuko dira eta orduan bai agertuko dela eskatzaile bakoitzak zozketan izango duen zenbakia. Hori guzti hori, aditzera emango zaio interesatu bakoitzari, udalak etxera bidaliko dion eskutitzean. Hurrengo zozketa, azaroaren 29an egitea aurreikusita dago.
Lotutako albisteak

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran