Herriko euskaltegi eta euskara taldeek ‘Berbalagun’ ekimenaren kanpaina aurkeztu dute
Ermuko euskaltegiek eta euskara taldeek ‘Berbalagun’ ekimenaren aurtengo edizioa eta izen-emateko kanpaina aurkeztu dute gaur eguerdian udaletxeko Osokoaren Bilkura aretoan. ‘Berba egiteko laguna’ izeneko ekimenean euskara hiztunak –euskaldun zahar eta berriak elkarrekin erlazionatzen dira, bigarren horiek euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko aukera izan dezaten, kideen arteko harreman sarea sendotuz. Horretarako euskaldun zahar eta berriez osatutako taldeak eratzen dituzte, partaideen interes eta zaletasunen arabera. Taldeak astean behin eta ordu betez biltzen dira, amankomunean dituzten gaietaz hitz egin eta mintzapraktikak egiteko. Ekimena azaroan hasiko da eta datorren urteko ekainean bukatuko, euskaltegietako ikasturtearen antzera. Talde horiek, besteak beste, kultura ekitaldiak, irteerak, afariak, eta abar, egiten dituzte. Ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta udal honen babesa jasotzen du, dirulaguntzen bidez. Aurkezpen ekitaldian José Luis Clemente alkateordea, ekimenaren koordinatzailea Juan Miguel Bravo eta EHE euskal herrian euskaraz taldeko Nagore Espilla egon dira.
Kanpaina aurkezteko ekitaldian adierazi denez, izena emateko epea jada zabalik dago. Interesatuek izena dohainik eman dezakete datorren azaroaren 5era bitartean. Horretarako, etxeetara zabaldu den fitxa betetzea eta udal edo Kaltxango euskaltegietan, edo ''Euskal Birusa’ taldearen egoitzan (Erdikokale, 2-1ª) entregatzea besterik ez dute egin behar.
Iaz 65 pertsonek jardun zuten euskara praktikatzen, eratu ziren 11 taldetan. Talde bakoitza partaideek aukeratutako egun eta orduetan biltzen ziren, asteko egun bakarrean.
Lotutako albisteak

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua