Trafiko eta udaltzain laguntzaileen lan-poltsa eratuko du Udalak

28.10.05
Erakundea

Udal honek trafiko eta udaltzain laguntzaileen la-poltsa bat eratuko du, udaltzaingoan hutsik geratu diren hainbat lanpostu aldi bateko izaera bete behar dituelako. Lan-poltsa eratzeko beren-beregi hautapen-prozesu bat egin du. Izangaiek bete beharreko baldintzak ondokoak dira: eskola graduatua edo baliokidea den titulua eta B motako gidabaimena edukitzea eta euskara ezagutzea. Lanpostuak administrazioko D taldekoa izango dira eta ‘Eufaleba’ akordioko 7. mailari dagokion lansaria jasoko dute. Interesa duten pertsonek jada, gaurtik bertatik eta datorren azaroaren 9ra bitartean, eskabideak aurkez ditzakete prozesuan parte hartu ahal izateko.

Datu guztiak oinarri espezifikoetan jasotzen dira, non hautapen-prozesuko nondik norakoen berri luze eta zabal ematen den. Hautapen-prozesuak lau azterketa izango ditu: lehenik, kultura orokorrari buruzkoa, bigarrenik, trafikoko araudiari buruzkoa, hirugarrenik, euskara eta, azkenik, elkarrizketa. Azterketa horiek guztiak derrigorrezkoak eta baztertzaileak dira, euskararen ezik, hau derrigorrezkoa ez denez borondatezkoa izango baita. Azterketa bakoitza, 0tik 20puntura bitartean baloratuko da eta berori gainditzeko, gutxienez, 10 lortu beharko dira. Euskararen kasuan, borondatezkoa denez, 0tik 10 puntura bitartean baloratuko da. Agiri ofiziala aurkeztuz 2 HE edo horren baliokidea dutela frogatzen duten izangaiei 10 puntuak emango zaizkie, azterketa egin beharrik izan gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera