Sustapen Ministerioarekin hitzarmena egin da, Lobianoko obrak amaitzeko

04.11.05
Hirigintza

Udal honek eta Sustapen Ministerioak lankidetza hitzarmen bat sinatu berri dute, Ermuko Lobiano jauregia handitu eta errehabilitatzeko obrak finantzatzeko. Hitzarmen horri esker obraren 5 eta 6. faseak finantzatuko dira, herriko kultur etxea izango denaren proiektuari amaiera emanez. Hitzarmena dela-eta, Sustapen Ministerioak obra horiek finantzatzeko 758.380,41 euroko ekarpen ekonomikoa egingo du. Ministerioaren ekarpen ekonomiko hori bi zatitan banatuko da, hori horrela aurtengorako 458.380, 41 € emango ditu eta, datorren 2006rako, geratzen diren, beste 300.000 €. Diru-kopuru hori ekainaren 25eko Espainiako Ondare Historikoaren 161/1985 Legearen 68. artikuluak aipatzen duen aurrekontuko baliabideen banaketaren (Kulturaren %1) portzentajetik dator.

Lankidetza-hitzarmen hori Udalbatza osatzen duten alderdi guztien adostasunaz eta aho batez onartu zen, azken Osokoaren Bilkura. 5 eta 6. faseetako lanak esleitzeko udalak lehiaketa ireki bat ditu du, obrak nori esleitu datorren astean erabakiko delarik, proposamenen gutunazalak ireki eta gero. Egin beharreko lanak bi multzotan banatu dira. Lehenengoan, igeltserotza, sarrerako kontrola, zurgintza, errementeria, pintura, suteen kontrako ekipoak, eta eraikinaren eta inguruko zonaldearen oinarrizko urbanizazioa. Lanen multzo honen oinarrizko aurrekontuaren eskaintza 447.128,90 € dira eta, zazpi hilabeteetan egin beharko da. Lanen bigarren multzoan, hargintza soilik sartu da, multzo honen oinarrizko aurrekontuaren eskaintza 105.091,63 € dira eta, lau hilabeteetan egin beharko da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean