Etorkizunak oso kezkatuta ditu zerbitzuen sektoreko eragileak
Hirugarren sektorearen etorkizuna nolakoa izango den Ermuan, kezka sakona zabaldu du inplikatutako gizarte eragile guztien artean. Hori da laburbildurik ostegun gauean alkate Carlos Totorikak eta merkatari eta ostalarien gremioetako ordezkari ugarirekin eginiko bileratik atera daitekeen ondorioa. IKEI aholkularitzako teknikariek ere, bertan zeuden eta gaur egun dendak Ermuan duten egoeraren diagnosia eman zuten. Ramiro García eta Leire Arrieta teknikariek PERCO izenez ezagutzen den eta merkataritza indartzea helburu duen plan berezia herrian aplikatzeko jarraitu beharreko metodologia azaldu zuten.
Bertaratutako merkatari eta ostalarien kopuru handiak, agerian utzi zuen sektorea benetan kezkatuta dagoela eta herrian merkatal ehuna indartzeko beharra ikusten duela. Batez ere, gaur egungo gizartearen eskaria aldatzen dioalako eta hemendik gutxira, Eibarren ‘El Corte Inglés’ek denda handi bat zabalduko duelako, honek izan dezakeen eraginarekin. Proiektuaren arabera, denda berri horrek 18.000 metro karratu izango ditu eta, horietatik, 6000 metro aparkalekua izango dira.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa