Gazteria zinegotzigoak lau egunetako txangoa antolatu da elurretara

09.11.05
Kultura eta Gazteria

Gazteria zinegotzigoak lau egunetako txangoa antolatu du, abenduko Andre Maria Birjinaren Sortze Garbiaren zubirako. Txangoa Huescako Candanchú herrira egingo da, parte hartzaileek eskiatu dezaten. Ekimenean 18 urtetik 25era bitarteko berrogeita hamar bat gaztek hartu ahal izango dute parte. Eskiatzera Ermutik berrogeita hamar pertsona joango dira, horietatik hiru begirale-arduradunak izango direlarik eta gainerakoak parte hartuko duten gazteak. Guztira berrogeita hamazazpi beraz. Taldeak Candanchú dagoen ‘El Águila’ aterpean hartuko du ostatua hiru gau igarotzeko. Izen-emateak 90 euro balio ditu eta horren barne ondokoak sartzen dira: ostatua pentsio erdian, hiru egunetako ‘forfait’ txartelak eta joan-etorria autobusean. Ekimen honetan parte hartzeko interesa izan dezaketen guztiek jada izena eman dezakete kultura saileko bulegoetan. Inskribatzeko azken eguna azaroaren 16a da. Izena eman nahi dutenek fitxa bete eta NAN aurkeztu behar dute.

Izena ematen dutenek arropa egokia, bainurako tresnak eta zapiak eta lo egiteko zakua eraman behar dute. Argibide gehiagorako jo kultura sailak Komentukua kalean dituen bulegoetara eta Gazteria Informatzeko Zerbitzura.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik