San Martin azoka ospatuko da bihar Ermuan

11.11.05
Kultura eta Gazteria

San Martin azokaren hamazortzigarren edizioa ospatuko da bihar Ermuan. ‘Euskal Birusa’ elkarte euskaltzaleak urtero antolatzen duen azoka honek urterik urte gora egiten jarraitzen du, eta ziur gaude aurtengoan ere jendetza bilduko dela bihar Ermuko hirigunean, jada ikusmin handia baitago. Ea eguraldia lagun izaten dugun, hainbeste izerdi eta neke suposatzen duen antolaketak bere saria jaso dezan. Durango aldeko, Deba barreneko eta Lea-Artibaiko eskualdeetatik etorritako hogeita hamarretik gora ekoizle izango dira azoka honetan parte hartuko dutenak, nork bere etxe eta baserriko produkturik onenekin. Azokara bildu eta aurkezten direnen artean ondoko lehiaketak izango dira: ortuariak, eztia, ogia, gazta eta txakolina. Aurtengoan estreinakoz, artisauen eta herriko ikastetxeetako ikasleek jartzen dituzten postuak San Martin plazatxora bilduko dira, feriaren esparrua zabaldu nahi dutelako antolatzaileek. Bertan, hainbat txosna jarriko dira; bat ohiko taloak jan nahi dituztenentzako eta beste bat pintxoak jan eta edariak hartu ahal izateko. Bihar zozketatuko den txerriak ez du aurtengoan ere plazan egoterik izango.

Ekoizleek azokako postuak prest eduki behar dituzte goizeko hamarretarako, ordu horretan hasiko baita epaimahaia bere lana egiten. Ordu bete beranduago, azoka herri guztiari zabalduko zaio eta salerosketak hasi ahal izango dira. Ordu berean, Musika Eskolako trikitilari eta txistulariek kalejirari ekingo diote, azoka bera eta inguruko kaleak girotzeko. Dultzaina-joleek eta ‘zanpantzarrek’ ere azokatik eta inguruko kaleen barrena ibiliko dira, beren dantza eta musikarekin. Eguerdiko hamabi eta erdietan dantzari eta bertsolariak jardungo dute. Arratsaldeko ordu batean, sariak banatuko zaizkie’Juanita Ibaibarriaga’ literatura, erakustoki eta ekoizleen lehiaketako garaileei. Arratsaldeko 3 eta erdietan baba-jana herrikoia hasiko da eta, arratsaldeko zazpietan, erromeria eta larraindantza egingo da, ‘Irrintzi’ taldearekin.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
24.04.25
Pintura Eskolako ikasleen sormena eta lanak ikusgai izango Lobianon

Ikasturteko lanen erakusketa hartuko apirilaren 28tik maiatzaren 9ra bitartean