Aurtengorako aurreikus daitekeen KPIaren azpitik igoko dira bataz beste 2006ko tasak
2006rako Ermuak onartu dituen tasa eta zergen bataz besteko igoera, aurtengorako aurreikus daitekeen Kontsumo Prezioen Indizearen azpitik dago. Horrela erabaki zuen Ermuko Udalbatzak azkeneko Osokoaren Bilkuran, PSE-EE-PSOE eta EAJ-PNV alderdien aldeko botoekin. PPk kontrako botoa eman zuen eta IU-EB taldea ez zen Osokoaren Bilkura horretan izan. Félix Prol alkateordeak bilkuran adierazi zuenez, “ordenantzatan izandako bataz besteko igoera orokorra %3,1 da, nahiz kasu batzuetan %3,2 edo %2,8 atera biribiltzearen ondorioz”. Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga ez da ezer igotzen eta bere horretan lagatzen da, aurreko urtealdiko prezio berberean.
Igoeraren bataz besteko horrek, aldiz, azaldu beharreko salbuespen bi ditu. Lehena, hiriko hondakin solidoen bilketa zerbitzuaren tasa da, zeina %10 hasiko den, Debabarrena Mankomunitateak aurreikus daitezkeen gastuen igoerari jarraiki. Nolanahi ere, igoera horrek gure ordainagirian izango duen eragina ez da hain handia izango, zeren ura, zaborra eta estolderia ordainagirian elkarturik joaten diren arren, %10 soilik zaborrari aplikatuko zaio. Ura eta estolderiaren atalak 2006an jasango duten igoera, gutxi gorabehera, %3,1 izango da.
Bigarren salbuespenak, aldiz, eragin zuzen eta handiagoa izango du gure patriketan. Ondasun higiezinen gaineko Zerga dezente igoko delako hiri-finken karga-tasa 1,5etik 1,95era pasa delako eta landa-finkena 1,1etik 1,43ra, hain zuzen ere. Nolanahi ere, jarri diren karga horiek Zerga horren Foru Arauak aurreikusten dituen gehiengoen azpitik daude oraindik. Gainbalioei dagokienean, Carlos Totorika alkateak adierazi zuen “kalkulua egiteko modua aldatzen dela, hemendik aurrera ondasunari gutxieneko balio bat aplikatuko baitzaio, merkatuko balioaren erdira gutxienez ailegatzeko helburuarekin”.
Azkenik, adierazi udalak baino igoera txikiagoa onartu duela Udal Kirol Erakundeak eta bere bataz bestekoa %3ren azpitikoa dela.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa