Estazioko garajeetarako izen emateko epea zabalik

23.11.05
Erakundea

Udalak zabalik du interesdunek Estazioan eraikitzen ari diren lurrazpiko garajeetarako izena emateko epea. Interesdunek eskaria aurkeztu dezakete abenduaren 9ra bitartean. Udal honek emakida administratibo bidez esleituko ditu Estazioko plaza berri horren azpian egingo diren 74 garaje-partzelak. Hau da ‘Domaco’ enpresa ohia zegoen orubean, 634 nazionalaren eta tren geltokiaren arteko espazioan. Garaje horiek, udalean bertan beren-beregi abenduaren 14an egingo den zozketa bidez esleituko dira. Partzela horiek eskuratzeko prozeduran izena eman dezakete ibilgailu bat edo gehiago duten ermuarrek, baldin eta garaje propiorik ez badute. Eraikinak bi solairu izango ditu eta emakida 75 urtetarako izango da. Izena eman eta argibide gehiago nahi duten guztiek, udal alor teknikoaren bulegora (udaletxeko 2. solairura) joan behar dira.

Garaje-partzelak banakakoak dira, ate metaliko bat dute eta itxiak daude. Partzelek azalera erabilgarria desberdina dute, txikienak 14 metro karratu izanik eta handienak, berriz, 32 metro karratu. Tamainaren arabera partzelak sei multzo edo talde ezberdinetan banatu dira, zozketari begira. Neurria da hain zuzen ere, emakidarengatik ordaindu beharreko kanon edo zenbatekoak ezartzeko jarraitu den irizpide nagusia. Horrela garajerik txikienak, 14 m2koak, 18.565 € kostako dute. Tamaina honetako 45 garaje daude. Zertxobait handiagoak diren beste hamabik 19.040 euro, kostako dira. Beste lauren tasazioa 20.194 euro izan dira. Bosteko beste multzo bat 22.068 eurotan aterako da eta, azken aurreko, beste laukote bat, 23.229 eurotan. Azkenik, handienak 32 m2 ditu eta bakarra izango da, bere tasazioa 24.691 euro delarik. Prozedurari buruzko argibide guztiak, baldintza administratibo partikularren pleguan jasotzen dira, eskabide ereduarekin eta esleipendunek osatuko duten komunitatearen estatutuekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
18.06.24
Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du
Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan