Martitzenean Abeletxeko 102 etxebizitzak zozketatuko dira

25.11.05
Hirigintza

Datorren martitzenean udal honek Abeletxen eraikitzen ari diren babes ofizialeko 102 etxebizitza esleituko ditu, zozketa bidez. Zozketa publikoa izango da eta ‘Miguel Angel Blanco’ kiroldegian egingo da, eguerdiko hamabietatik aurrera. Zozketa horretako mahaian herriko notarioa den Rafael Mª Ortíz eta Carlos Totorika alkatea egongo dira, besteak beste. Lehenak, zozketako prozesu eta emaitzen fede publikoa emango du eta bigarrenak, Ermuko Udala ordezkatu eta haren izenean jardungo. Zozketa horretan guztira 1002 etxebizitza esleituko dira, 97 estandarrak izango dira eta beste bostak minusbaliotasunen bat dutenentzat egokitutakoak. Etxebizitzon tamaina ezberdina da, txikienak 68 metro karratu dituelarik eta handienak, berriz, 79 metro karratu, hain zuzen ere.

Azkenean, zoketara 733 pertsona joango dira, onarturiko hautagaien behin-betiko zerrenden arabera. Zerrenda horiek ikusgai daude udaletxeko iragarki-oholean eta udalaren web-gunean. Zerrendatan hautagai bakoitzak identifikatzen duen zenbakia eta pertsona bakoitzak zozketara emango duena berberak izango dira. Larcovi Abeletxeko promozioaren eta baita San Antoniokoaren entitate sustatzailea denez gero, promozio biak batera zozketatzeko asmoa zuen udal honek. Baina hori ezin izango da aurreikusi bezala egin, Larcovik ez baitu lortu Eusko Jaurlaritzarengandik San Antonioko proiektuaren behin behineko kalifikazioa, betebehar hori datozen egunetan jasotzea espero den arren.Hortaz, momentuz Abeletxeko promozioa besterik ezin izango da zozketatu, datorren martitzeneko ekitaldian. Guzti honen berri emateko, udalak eskutitz bana idatzi eta bidali die interesatu guztiei.

Zozketarako berriz ere aurrekoan erabilitako enpresa espezializatu bera kontratatu du Udalak, ONLAE erakundeak erabiltzen dituen bonbo eta bola homologatuak ekarriko dituenak. Ontzietan 733 bola sartuko dira, etxebizitza eskatzaileen izenak beste. Horietatik, esan bezala 97 etxebizitza arruntak izango dira eta beste 5 minusbaliatuen beharrei egokitutakoak . Zozketa hau urtea amaitu baino lehen egitea aurreikusita dauden hiruretatik bigarrena izango da. Honen ondoren, San Antonion eraikitzen ari diren 30 etxebizitzak zozketatuko baitira. Zozketa hori abenduan egingo da, oraindik zehaztu gabe dagoen egunean.

Onarturiko hautagaien behin-betiko zerrendena

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan