Ermuak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onartu zuen atzo

23.12.05
Euskara

Ermuko Udalbatzak udalerrian Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia garatzea onartu zuen atzokoan, aurtengo azkeneko Osokoaren Bilkuran. Plana lau urtetan garatuko da, 2006tik 2009ra bitartean hain zuzen ere. EBPN onartu eta garatzeko erabakian bat egin zuten udalean ordezkaritza duten lau alderdi politikoek; PSE-EE-PSOEk, PPk, EAJ-PNVk eta IU-EBk, hortaz, akordioa aho batez onartu zen. Plan Estrategiko hori LKS aholkularitzak 2004. urtean egindako “Euskararen Egoeraren Diagnostikoa Ermuan” delako lanean definitutako helburu eta lan-ildoetatik abiatuz diseinatu da, beti ere Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian EBPN.

Honako plan honen xedea euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzea da, gizabanakoaren bizitza pertsonal, sozial eta ofizialaren esparru guztietara zabalduz (irakaskuntza, familia, administrazioa, lan-mundua, kultura, kirola, aisia…). Horretarako, datozen lau urteetan (2006-2009 epealdian) burutu beharreko neurriak definitu eta ekintzak proposatzen dira planean. Honako plan estrategikoa beronen indarraldia agortu bitarteko urtez urteko gestio-planen bitartez kudeatuko eta joango da betetzen. Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak plan estrategiko honen jarraipena egingo du Udal Euskara Sailaren esku jarri duen aplikazio informatikoaren bitartez.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin