Asteartean hasiko dira Eguberriko aisialdiko umeen ekintzak euskaraz

23.12.05
Euskara

Eguberriko aisialdiko ekintzak euskaraz datorren asteartean hasiko dira, LHan eta DBHko 2. Mailara bitartean eskolaturik dauden umeentzat. Udal euskara zerbitzuak antolaturiko jarduera horietan 212 umek eman dute izena, horietako gehienak LHko 1 mailatik 5era bitarteko ikasleak direlarik. Egitaraua abenduaren 27tik urtarrilaren 3ra bitartean gauzatuko da. Programatutako sei egunetan, besteak beste, ondoko jarduerak egingo dituzte: Bilbora gabonetako parkera joan, Txuri Urdinera izotzean patinatzera, Diman dauden Baltzolako kobazuloetara bisita txangoa, Axpe Atxondotik ibilbidea egin, eta abar. Adin eta talde bakoitzeko programa zehatzak web gune honetan kontsultatu daitezke.

Izena eman dutenek eskolako mailaren eta adinaren arabera taldetan sailkatuak egongo dira. Hiru maila daude: txikiak, ertainak eta nagusiak. Horietako talde bakoitza, ‘Antxitxiketan’ aisialdiko taldekide den begirale baten ardurapean egongo da. Oraingo edizio honetan hogei pertsonek jardungo dute lanean, horietatik 19 begirale izango dira eta, hogeigarrena, koordinazioaz arduratuko da. Ekintza hauek helburu bikoitza dute: haurrei euren denbora libreaz gozatzeko aukera eskaintzea eta eskolan ikasten duten euskara, kalean, lagunartean erabiltzeko aukera ematea. Horrela, euskara eskolan erabiltzeko ezezik, eguneroko jolas, eta azken baten, eguneroko bizitzan erabiltzeko ere balio duela erakutsiz.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin