Jardunaldia eskualdeko gizarte-zerbitzuetako profesionalentzat

11.01.06
Erakundea

Gizarte-zerbitzuetako hogeita hamar bat profesional bilduko da bihar Ermua, ‘Gizarte.net’ deritzan Autonomia Erkidegoko Gizarte-zerbitzuen Erakunde arteko sare berria ezagutzeko. Jardunaldia arlo horretan lanean diharduten profesionalentzat izango da, eta Durangotik Eibarrera bitarteko udaletako 30 langile inguru bilduko ditu. Web-gune berri horren nondik-norakoak eta bere erabilera azaltzeko Kontxi Gabantxo Laka etorriko da, Gizarteratze ataleko aholkularia, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailean. Eusko Jaurlaritzaren Drogamenpekotasun Zuzendari ohiak bere ondoan izango du José Luis Araujo alkateordea, aurkezpen lanetan. Jardunaldia ‘Emakumearen Topagunean’ egingo da, goizeko 10etatik aurrera.

‘Gizarte.net’, gizarte-zerbitzuetako web-gune berri honek Eusko Jaurlaritzaren, hiru lurralde historikoko Foru Aldundien eta udalerrien elkarteko EUDELen babesa du. Bertan gizarteratzeari, boluntariotzari, adineko pertsonei, familiari, emakumeari, drogamenpekotasunari eta ezintasun egoerari buruzko argibideak aurki daitezke, barnean euskal administrazioek dituzten egitarau edo laguntzei buruz berri luze eta zabala biltzen baita. Ekimena asmo handikoa da eta ahalbideratuko du arlo honetako profesionalek erabiltzen dituzten tresnak euskarri digitalean izan ditzatela etorkizunean. Halaber, izapide asko zuzenean egin ahal izango dira ataria Eusko Jaurlaritzarekin loturik egongo baita une oro. Egin ahal izango diren espedienteen artean Gizarte-larrialdiko laguntzena edo Oinarrizko Errentarenak, besteak beste. Bestalde, informazio estatistikoa eta txosten ereduak ere eskura izango dituzte. Kudeaketarako tresna honek datu-pertsonalak babesteko legean aurreikusitako betekizunak betetzen ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera