Bihar ura moztuko zaie Gipuzkoa Etorbideko auzokoei

11.01.06
Erakundea

Gipuzkoa Etorbidean bihar ura moztuko da lau orduz, arratsaldeko 3etatik 7etara bitartean, hain zuzen ere. Horrela jakinarazi du zerbitzua kudeatzen duen enpresak, ‘Aguas del Norte, S.Ak’ eta, herritarrak jakinaren gainean jartzeko informazio oharra kaleratu eta jarri du ukitutako eraikinetako portaletan. ANSAk adierazi duenez, ur-horniketa moztu beharra du edateko ura sarean hainbat elementu berritu eta aldatzeko obrak egin behar dituelako.

Hainbat elementu aldatzeaz gain, Gipuzkoa Etorbideko 24. eraikinera doan sare-hartunea ere aldatu egingo du eta gaur egun erabiltzen ez den beste bat ezabatu. Ur hornidura eten behar zela jakin bezain pronto, enpresak eta udal honek erabakia hartu dute, asmo horren berri eman eta herritarrak jakinaren gainean jartzeko lehenbailehen, obra horiek herritarrei sor dakizkiekeen eragozpen eta ondorioak gutxitu asmoz.

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean