-El paso del Trueno- taldearen kontzertua, Zineman

20.01.06
Kultura eta Gazteria

‘El paso del Trueno’ talde madrildarrak bere lehen diskoa aurkeztuko du gaur Zineman, gaueko 10.15etatik aurrera emango duen rock kontzertuan. Boskoteak gaur aurkeztuko duen lana merkaturatu duen lehenengo diskoa da, zeina taldearen izen berberarekin titulatu duten. Diskoan hamar abesti biltzen dira, guztiak taldeko kideek beraiek idatzi eta konposatutakoak. Aurkezpenean esaten denez, talde irmoa da eta gaur egungo musika eskaintzari haize freskoa ekarri dioena. Taldeak ez dio inolako formari uko egiten, berori osatzen duten musikarien joera musikalak uztartu egiten baitira eta, horien artean, rocka, flamenkoa, musika alternatiboa eta etnikoa aurkitu ditzakegularik. Taldea 2000 urtean eratu zen, hasieratik bertatik hasi zirelarik ezagutzera ematen, Getafeko hegoaldeko tabernatan. Hasierako emanaldi horiek ongi aprobetxatu zituzten, ospea lortuz eta musikaren merkatuan lekua hartzeko.

Taldearen argazkia

‘El paso del Trueno, talde ezberdinetatik etorritako musikariek osatzen dute. Kideak ondoko hauek dira: Félix Cantón, perkusioa, Manuel Llera, gitarra elektrikoa, Raúl López, abeslaria, Miguel Ángel Olego, baxua eta, azkenik, Daniel Chacón, gitarra akustikoa. Sarrerak 8 eurotan eros daitezke sarreran bertan.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik