-Gizarte.net- izeneko baliabide informatikoaren aurkezpen itxaropentsua
Gizarte-zerbitzuen erakunde arteko sarea aurkezteko Ermuko Emakumearen Topagunean eginiko jardunalditik itxaropentsu oso irten ziren, bertaratutako ia hogeita hamar lagunek. Aurkezpenean zerbitzu sozialetako erabiltzaileak erregistroetan sartzeko tresnak eskaintzen dituen aukerak aztertu ziren; Gizarte-Larrialdiko laguntzetatik hasi eta Oinarrizko Errentakoetaraino. Halaber, agerian jarri zen garrantzi handia duela eskarietan jasotako datuak eta erabiltzaileen gizarte egoerak igorri ahal izateak sarearen bidez. Aurkezpena arreta handiz jarraitu zuten Durango aldeko Mankomunitateko, Berriz, Mallabia, Eibar eta Ermuko Udaletako gizarte zerbitzuetako administrari eta teknikariek. Aurkezpen eta azalpenak, Kontxi Gabantxok eta Charo Ovejasek eman zituzten luze eta zabal. Lehena, Gizarteratze ataleko aholkularia da, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailean eta, bestea, EHUko kidea, Akademi Antolakuntzarako zuzendariordea, Gasteizko Gizarte Lanerako Unibertsitate Eskolan. Azken hori izan da, hain zuzen ere proiektu horren sustatzaile eta bultzatzaileetariko bat.
Baliabide horrek familia eta kideen datu sozialek sartzearekin batera diagnostikoa egiten du. Gizarte lanean ukitu beharreko puntuak adierazi eta herritar erabiltzaileekin konpartitutako lan plangintzak egiten ditu, diagnostikoan defizitarioak direla adierazten diren adierazleak kontutan hartuta. Azkenik, baliabideen urritasuna atzeman eta hori estatistikoki tratatzea ahalbideratzen du, Eusko Jaurlaritzak herritarren behar eta gabeziak zeintzuk diren berehala jakin dezan, erakundeen erantzuna beharroi egokitu ahal izateko (zerbitzu berrien planifikazioa, aurrekontuak hobeki banantzea, eta abar…). Profesional talde hori oso itxaropentsu irten zen jardunaldiaren amaieran, programak eskaintzen dituen aukerak ikusi eta erabilerraza zela, eta egunero dituzten beharrei erantzungo dioela ezagutu ondoren.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu