Escandinaviako zinearen zikloa

02.02.06
Kultura eta Gazteria

Mudo-Drogot Cinematógrafo elkarteak hilero antolatzen duen zine-klubaren barne, Eskandinaviako zinearen zikloari emango zaio gaur hasiera. Gaur gauean ‘Anaiak’ tituluko filma emango da, Danimarkako Sussane Bier zuzendariarena. Pelikula drama bat da eta ehun eta hamar minutu irauten ditu. Zineman, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 2,60 euro balio du..

Michael (Ulrich Thomsen) pertsonaiak bizitza osoa kontrolpean du, militar arrakastatsua da; emazte liraina (Connie Nielsen) eta alaba bi ditu. Michaelen anaia gaztea bestelako bizitza darama, batetik bestera ibiltzen da eta, beti ere, legearen arauak urratseko zorian. Nazio Batuen Erakundeak antolatutako misio batean Michel Afganistanera bidaltzen dute eta, mandatu horrek anaien arteko harremana erabat aldatuko du. Michael desagertu eta hiltzat ematen dute eta Jannikek kontsolatuko du Sara, haren emaztea. Jannik bizitzaren eta familiaren erantzukizunak gain hartzeko gauza dela erakusten du. Laster agerian geratuko da koinatuen arteko harremana eta sentimenduak aldatu egin direla. Michael preso egon eta gero etxera bueltatzen denean konturatuko da gauzak ez direla lehen bezalakoak.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu