Ceuta hiriko argazkien erakusketa

03.02.06
Kultura eta Gazteria

‘Ceuta: hiria eta muga’ titulua duen argazki bilduma ikusgai dago udal liburutegiko erakusketa gelan. Argazkiak Fidel Raso argazkilariarenak dira eta hiriaren hainbat toki eta ezaugarri jasotzen dituzte. Erakusketa zabalik izanen da datorren otsailaren 15era bitartean, sartzea doan da. Erakusketa gela zabalik dago arratsaldeko 6etatik 8etara lanegunetan eta goizeko 10etatik ordu 1era larunbatetan. Argazkiak mugako hiri horren errealitatearen egunerokotasuna adierazten dute. Bilduma BBK erakundearen kultura alorrak utzitakoa da eta, aurrezki kutxa horrek liburuxka bat argitaratu du Tamara Crespo kazetariaren testuekin eta Raso beraren argazkiekin.

Erakusketaren argazkia

Liburuxka horretan adierazten denez ‘Topikoa dirudien arren, Ceuta ezezagun handia da, bere herrialdean bertan. XX. mendearen zati handi batean, Ceutari buruz penintsulan zeuden erreferentzia bakarrak soldaduska eta legioa ziren. Izaera militarrarekiko lehentasunezko arreta hori mugarantz lerratu da gaur egun. Izan ere, Ceuta –Fidel Rasok erakusketa honen izenburuan dioen moduan– hiria eta muga da. Kasu honetan, Maroko herrialde azpigaratuarekiko muga. Hesi bikoitzeko zortzi kilometro daude herri baten eta bestearen artean. Ceutako Hiri Autonomoa bizitza osoan izan da kulturen arragoa, ez soilik orain’.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik