Mikel Losada aktoreak, gaur Ermuan antzeztuko duen obraren protagonista

10.02.06
Kultura eta Gazteria

Mikel Losada aktore ospetsu eta ermuarra, protagonista izango da gaur gauean bere jaioterrian antzeztuko duen obran. Luke Thineheartek idatzitako ‘El hombre de los dados’ aurkeztuko da gaur gauen Zineman, Ramón Barearen zuzendaritzapean. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek 8 euro balio dute eta takilan eros daitezke, astelehenean aldez aurreko salmentari ekin zitzaion arren, oraindik geratzen badirelako.

Sinopsia

Luke Rhinehart izeneko psikiatra bat Manhattaneko apartamentu txiki batean bizi da emaztearekin eta seme-alabekin. Bere bizitza aspergarria eta noragabekoa da harik eta, argitasun une batean, erabaki bat hartzen duen arte: askapeneranzko eta egiaranzko bidea topatzeko, bere eta bere gaixoen bizitzako erabaki garrantzitsuak dado baten agindu aleatorioek zehaztuko dituzte. Rhinehart sei aurpegiko erlijio honetara konbertitu izanak sugar ebanjelistaren eta gaiztakeria moralaren arteko nahasketa barregarria eragingo du. Zoriaren gutizia, pertsonaien bizitza antolatzen hasten den unetik aurrera, edozer gerta liteke.

“Dadoen etxea” antzezlanak miresmena sortu du mundu osoan, eta, horretan oinarrituta, abestiak, telesailak eta filmak egin dira. Umorea, sexua, argitasuna, sarkasmoa eta subertsioa dira lanaren osagairik garrantzitsuenak, eta inor ez da geldituko zer esan ez dakiela talentuz betetako eskaintza honen aurrean.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik