2006ko aurrekontu orokorra onartu da

17.02.06
Erakundea

Ermuko Udalbatzak 24 milioi euroko aurrekontu orokorra hasierako izaeraz onartuko zuen bart arratsaldean. Gobernu taldearen proposamenak PSE-EE-PSOE eta EB-Berdeak alderdietako zinegotzien babesa jaso zuen. PP eta EAJ-PNV taldeek, bestalde, 2006ko aurrekontuen aurrean abstenitu egin ziren. Udalbatza ezohiko Osoko bilkuran arratsaldeko 6etan sartu zen eta ordu bete pasatxoan amaitutzat eman zuten aurtengo aurrekontuaren proiektuari dedikaturiko sesioa. IU-EB/Berdeak taldeko zinegotzi eta bozeramale José Luis Gimenok bilkuran adierazi zuenez, aurrekontuen alde egiten dugu ‘agiri horretan gure taldeak defendatzen dituen lehentasunak jasotzen dituelako’. Nolanahi ere, ‘aurrekontuaren exekuzioa zorrotz jarraituko duela eta honen betekizunarekin jarrera kritikoa mantenduko duela’ gaineratu zuen.

Betalde, Antonio López PP udal taldeko bozeramaleak adierazi zuenez, alderdia abstenitu egin zen ‘ukazioan iraunkorki ez geratzearen eta ezetza alboratua uzte arren’. Azkenik, EAJ-PNV alderdiko Lorentzo Iturriagagoitiak bere taldearen jarrera azaldu zuen. Honek gastuaren exekuzioa kritikatu zuen ‘urte guztietan berandutza askorekin egiten baita’ eta halaber, bere desadostasuna adierazi, ‘urtero kitapenetan agertzen diren soberakinekin’. Nolanahi ere, abstenitu egiten zirela esan zuen ‘itxuran behintzat, datozen urteetan aurrekontuan parte hartzeko eta hori prestatzeko moduan aldaketa bat gerta daitekeenaren esperantzarekin ’.

Udalbatzaren aurrekontu orokorrak barne hartzen ditu udalaren eta honen erakunde autonomiadun eta sozietate publikoen aurrekontuak. Udal aurrekontuak izango du diru-kopururik handiena, honen zenbatekoa 22 milioi euro baitira. Udalaren aurrekontuaren eta gastuetan, eragiketa arruntek izango dute pisurik nabarmenena. Horien artean, langileriari dagozkion gastuak 6,8 milioi izango dira, ondasun arruntak eta zerbitzuak 5,1 milioi eta transferentzia arruntak 3,5 milioi. Gastuen barne baita eta kapital eragiketei dagokionean, inbertsio errealetarako erabiliko diren diruak ia 5,5 milioi dira. Udal Euskaltegiak eta Proimersa udal sozietateak antzerako zuzkidura izango dute; lehenak 248.000 euro eta, bigarrenak, 254.000 euro, hurrenez hurren. Promosa sozietatearen zifrak 1,3 milioi euro izango dira eta, azkenik, horren pareko kopurua eta aurrekontua izango du Udal Kirol Erakundeak, 1,2 milioi euro pasatxorekin.

Aurrekontuarekin batera, hori egitaratzeko udal Araua eta Udalbatzaren zerbitzura dauden langile-zerrenda organikoa ere onartuko dira.

Udalbatzaren Erabakiaren Eginbidea

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako