-Pastora- taldearen kontzertua
‘Pastora’ izeneko hirukote katalanak kontzertua emango du gaur Ermuan. Emanaldia Ermuan Zineman izango da, gaueko hamarra eta laurdenetatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio dute eta takilan eros daitezke, oraindik lekuak badaudelako. Taldea bere bigarren konpaktua aurkeztera dator, ‘’Bizitza modernoa’ titulatutakoa. Albumak CD eta DVD bana dakar, bertan hamahiru abesti berri eta beste horrenbeste konposizio biltzen direlarik, abesti guztiak irudiaz laguntzen baitituzte. Emanaldia udal kultura sailak antolatu du.
Orain dela bi urte ‘Pastora’ taldeak bere lehen diskoa argitaratu zuenean, bazirudien pop espainiarrarentzat bide berri bat zabaltzear zegoenaren esperantza suposatu zuen. Dolo Beltrán, Caïm anaiek eta Pauet Ribák osatutako hirukoteak, ‘Urrezko diskoa’ lortu zuen bere estreinako lanarekin. ‘Lola’ tituluko abestiak arrakasta lortu zuen herritarren artean, baina ezin izan zuen ezkutatu talde ezberdin baten beste konposizioen potentziala eta erakargarritasuna.
‘Pastora’ren musika, aldi berean espainiarra eta nazioartekoa, bere oinarria du Dolo abeslariaren ahots eta letretan; Caïmen konponketetan eta Paueten irudiaren kontzeptuan. Zutabe horietan oinarriturik, Pastorak proposamen artistiko berezia egiten du, programazio, soinu akustiko eta ohikoak ez diren eta orijinaltasunez josita dauden letrak nahastuz. Ideia berriak dituzte musikarentzat eta abestiak irudiekin lagunduz egiten duten produktua bideo artetik hurbilago dago bideoklipetik baino. Guztia mediterraneoko sentsualitatearekin kantatuz, ‘Doloren ahots, hurbil, xuxurlari eta zoragarriari esker’.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu