Gaur amaituko da zine-klubeko martxoko zikloa
Gaurko zine-klubeko saioan amaiera emango zaio martxoan programatu izan den emakume zuzendarien zikloari. Pelikula drama bat da, ‘Gamelua izatea askoz ere errazagoa da…’ titulatzen dena eta 2004an estreinatu zuena, Valeria Bruni zuzendariak. Aktoreak ondokoak dira: Yvan Attal, Valeria Bruni Tedeschi, Chiara Mastroianni, Jean-Hughes Anglade. Filmak 110 minutu irauten ditu. Sarrerak, oro har 2,60 euro balio du, eta zertxobait merkeagoa da Zinemako bazkide direnentzat. Proiekzioa Zineman izango da, gaueko hamarrak eta laurdenetan. Ekitaldia, Berdintasunerako udal sailak antolatu du.
Sipnosia
Federika aberatsegia da. Hori ez litzateke inolako arazorik gutariko gehiengoarentzat, baina harentzat zama handiegia da nahi duen bizitza aurrera eraman ahal izateko. Egoera horri, familia bat eratzeko bere mutil-lagunaren presioak; antzinako amorante baten bueltatzea eta bere familiaren istiluak gehitzen badizkiogu, bizitza oso ezegonkor bat izanen dugu. Eguneroko errutina eta arazoei aurre eta ihes egiteko Federikak erabiltzen duen kontsolagarria alegiazkoa da: ametsak; non errealitatea ezin hobeki eta zoragarria den.
Lotutako albisteak
Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik