Topaketa sozial eta kultural positiboa

20.03.06
Erakundea

Guadalquivir Goieneko mankomunitatean bildutako udalerrietatik bisitan etorriz zaizkigun berrogeita hamar biztanle andaluziarrak gaur goizean abiatu dira bueltan Kordobarantz. Autobusa goizeko bederatziak pasatxoan atera da. Etorritakoek berrogeita zortzi ordu intentsuko bisitaldia egin dute, elkarren artean ezagutzeko eta lurralde bien arteko ekonomi eta enpresa munduko harremanak estutzeko. Alderdi biek ‘oso positibotzat’ jo dute egun hauetako jardun eta ekitaldiak. Andaluziatik etorritakoen buru gisa, Bujalance herriko eta hango Mankomunitateko presidenteordea den, Rafael Cañete izan da. Andaluziarren segizioa Carlos Totorika alkatearekin bildu zen larunbat goizean. Alkatearekin batera, Félix Prol eta José Luis Clemente alkateordeak ere bertan izan ziren. Totorikak esan zuenez, ‘Ermua kultura ezberdinen integrazioko paradigma eta eredu izan da, bertan baititugu bakean bizi eta lan egitera etorri diren inmigrante ugari, zeintzuek beren jatorriko nortasun eta kulturalen sustraiak gordetzen jakin duten’.

Egitarauan jasotako ekitaldietan jende asko bildu da aste bukaera honetan. Horren lekuko, ‘Guadalquivir Garaia: ondare kultural eta naturala’ izenburuaz, mankomunitate horretako gerenteak, Manuel Lavirgen Blázquezek, emandako hitzaldian. Eta baita ere liburutegiaren azpian ikusgai jarritako argazki erakusketen ondorengo bisitaldian. Ordezkari andaluziar eta ermuarrak opariak egin zizkioten elkarri. Horrela, haiek oliba-olio birjina estra ekarri eta banatu zuten eta, herrikoek, aldiz, Euskadin egindako industria produktuak oparitu zizkieten.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera