-Evaren alabak- antzezlana aurkeztuko da gaur

31.03.06
Kultura eta Gazteria

Emakumez bakarrik osaturiko taldeak, ‘Evaren alabak’ produkzioa aurkeztuko du gaur Ermuan. Antzeztokian guztira hamahiru emakume egongo dira, batetik ‘Izarraitz’ antzerki taldeko kideak eta, bestetik, herriko Antzerki Eskolak eman duen azken ikastaroko ikasleak. Antzezpena Ermua Zineman egingo da gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Lana eta egokitzapena Juan Carlos Colina, taldeko zuzendariarenak dira. Sarrera 4 euro balio dute eta kultura saileko bulegoan eros daitezke arratsaldeko 3ak baino lehen edo, bestela, takilan funtzioa hasi aurretik.

Ikuskizunak sketch-ak eta antzerki pasarteak, poesia eta musika uztartzen ditu, bere argumentuaren haria emakumea eta honen hainbat aspektu izanik. ‘Evaren alabak’ emakumeek berdintasuna lortzeko egin izan duten borrokaren inguruko kontaketa da. Eszenatokian egongo diren emakumeek lanean ari dira martxoaren 8ko gertakizunak gogorarazteko eta ospatzeko egitaraua prestatzen. Egitarau hori prestatzen dabiltzala garrantzitsutzat jotzen dituzten hainbat aspektuei buruzko gogoetak egingo dituzte, besteak beste, gizonak dituzten soldata berdinak izatea, lan eskasia, tratu txarrak eta gehiegikeriak, eta erabateko integrazioa gizartean.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik