Puntuzko gidabaimen aplikazioa ate joka dugu

15.06.06
Hiritarren Segurtasuna

Puntuzko gidabaimen aplikazioa ate joka dugunez gero, saritzeko eta zigortzeko sistema berria zertan datzan jakiteko herritarren artean jakin-mina areagotu egin da. Horri erantzuteko Udaltzaingoak eta Kontsumitzaileak Informatzeko Udal Bulegoak bigarren hitzaldia antolatu dute Trafikoko Legean egin berri diren aldaketei eta puntuzko gidabaimenaren berrikuntzari buruz argibideak emateko.

Ekimenak Bizkaiko Autoeskolen Elkartearen laguntza du, hizlaria bertako teknikari bat izango baita. Puntuak eta horiek xahutzeko berrikuntza hori indarrean sartuko eta aplikatuko da datorren uztailaren 1ean. Oro har, sistema zigortzailea da eta aldez aurretik gidariari emaniko puntuak xahutzean datza, honek zirkulazio kodea urratzen duen bakoitzean. Hortaz, Trafikoko Legean egindako aldaketak eta horren ondorioz ezarriko den sistema berritzailearen nondik norakoak azaltzeko, antolatzaileek herritarrei horren guztiaren berri ematea erabaki dute sistema indarrean jarri aurretik.

Bigarren hitzaldi hori, datorren ostiralean, ekainaren 23an eginen da udaletxeko atikoan, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Bertaratu nahi duten guztiek izena eman beharko dute aldez aurretik. Izena emateko hiru aukera daude: KIUBeko bulegora joatea (Merkatuko behe solairuan, 943 17 45 85 telefonoa), Udaltzaingoaren bulegotik pasatzea (udaletxeko behe solairuan; 943 17 63 00) edo web-gune honen bidez on-linean egitea. Izena emateak, hitzaldiaren bezperan itxiko dira, plazak lehenago betetzen ez badira behintzat.

Lotutako albisteak

Imagen
28.07.26
TAO sistema zerbitzuz kanpo izango da abuztuan

Tiketik gabe aparkatu ahal izango dugu abuztuaren 1etik 31ra bitartean
Imagen
28.07.26
2026ko Santixau jaietan ez da gorabehera larri aipagarririk izan

Hiru pertsona atxilotutako izan dira, eta udalak eskertu egin du gehiengoaren portaera errespetuzkoa izatea
Imagen
25.06.26
Balerio, aldi baterako itxita egongo da

Osasungarritasun-arazoengatik eta errepikatu izan diren erabilera desegokiengatik