Ongi etorriak!

20.06.06
Gizartea

Udal honek argitaratu berri du gida berezi bat, herrira etortzen zaizkigun pertsonei ongietorri emateko eta harrera egiteko xedez. Ongietorriko gida hori herrian ditugun baliabideen inguruko datu eta argibide interesagarriak eskaintzen ditu, etorkinak egin beharreko bidea errazagoa izan dezaten hasiera hasieratik. Gida hau orain arte argitaratutakoekin zerikusirik ez du, ezberdina baita oso. Batetik, eleaniztuna da bost hizkuntzatan argitaratu baita (gaztelera, euskara, ingelesa, frantsesa eta arabieraz). Bestalde, herrian eta udalak ez ezik gainerako erakunde, entitate eta enpresek eskaintzen dituzten baliabideen berri ematen duelako, modu argi eta zehatzean.

Gidaren egiturari jarraiki gaiak orokortasunetik zehaztasunera jauzia eginez jorratzen dira. Bertan herriko kaleen planoa ere eskaintzen da, bertan eraikuntza eta helbide esanguratsuak izan daitezkeenak markatuta agertzen direlarik. Jarraian, etorkina den batentzat interesgarriak izan daitezkeen hainbat aspektu eta gai jorratze dira: errolda eta erregularizazio administratiboa, ostatu eta etxebizitza, enplegua lortzeko zerbitzuak, osasun-zerbitzu publikoak, emakumea eta genero indarkeria, hezkuntza, kultura, kirola eta abar.

Horietako atal bakoitzean bertan jasotzen diren zerbitzuetara joateak duen garrantzia azpimarratzen da eta, betebehar eta argibideetarako telefono eta helbideen berri emanez, dauden aukera guztiak sakontasun handiagoz ezagutu ahal izateko. Gidan zehar langileen oinarrizko eskubideei buruzko argibideak ematen dira eta osasun-zerbitzu publikoaren ingurukoak baita ere. Gida koloretan argitaratu da, argazki eta ikono ugari ditu, ulerterraza eta irakurterraza izanik, oso eskematikoa baita edukia.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik