Gizon bat bizia galdu du gaur ermuan piroteknia-istripu batean

25.07.06
Erakundea

68 urteko gizon bat hil egin da gaur ermuan eguerdiko hamabi eta erdietan gertatu den piroteknia-istripuan. Ermua Santiago Apostuluaren omenezko herriko jai nagusiak ospatzen dihardun atzotik eta gaur zuen bere egun nagusia.

Hildakoa Jesús Maria Zangitu Pascual da, ‘Karmani’ goitizenez ezagutzen zuena jende guztiak eta Ermuan erroldatutakoa eta bertako biztanlea. Karmanyk azken 40 urteak herriko jaietan lan eginez, zapiak galtzen, txapliguak botatzen edo bigantxen hasiera eta amaiera iragarten.

Istripua nola eta zergatik gertatu den ez dago garbi. Ertzaintzak gain hartu ikerketa. Txapliguak zabelean jo du Karmany eta zauri larriak eragin dizkio, bertan gorpu utziz. Asistentzia zerbitzuek ezin izan dute ezer egin.

Ikerketa Durango gaur guardian zegoen epaitegiaren esku geratu da. Epaileak gorpua hiru eta erdietan altxatzeko eta Bilboko Auzitegi anatomikora eramateko agindu du gorpuari bihar goizean egingo zaio.

Ermuko Udalak bando bat kaleratu du eguerdian gertakizunaren berri emateko. Udalbatza osatzen duten alderdi polikoen bozemaleak bildu eta jaiak ez suspenditzea erabaki dute hildakoaren familiak horrela eskatu dielako. Familiak esan duenez haren izpiritu eta izaerak ez zuen horrelakorik nahi izango. Horren aurrean Udalak gaurko ekitaldi guztietan hari omenaldia eta minutu bateko isilunea egiteko agindu du. Halaber, herriari eta bereziki herriko koadrila eta txarangeei haren aldeko hileta elizkizunetan joateko deia luzatu die.

Julio Callejak utzitako argazkia.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera