Mielotxin taldeak -Flokezblai- lehiaketa irabazi du

11.09.06
Kultura eta Gazteria

''Mielotxin'' taldeak folk taldeentzako Ermuko lehenengo lehiaketa, ‘Flokezblai’ izenekoa, irabazi du. Nafarrek 3000 euroko saria irabazi dute, azken asteburu honetan jokatu izan diren finaletan nagusitu eta gero. Sailkapeneko bigarren postua ‘Cádaba’ izeneko talde asturiarrarentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria jasoko duen.

Epaimahaiaren esanetan finalerako sailkatu diren taldeek maila oso ona eta proposamen aukera zabala erakutsi dute. Saria jaso duten taldeez gain, finalera ''Álvaro Costas & Hot Band'' eta ''Xerfa'' talde galiziarrak, ‘Xera’ asturiarrak eta ‘A Gramalleira’ Valladolidekoak sartu dira.

Lehiaketaren azken fasea ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan jokatu da. Emanaldi guztiak Orde Kardinalaren plazan egin dira eta larunbat gauean eta lehiaketatik at, Mercedes Peón musikari handiak errezitaldia eskaini zuen.

Antolatzaileek oso positibotzat jo dute ‘Flokezblai’ I. lehiaketa hau. Hori horrela, datorren urteko irailerako bigarrena ‘berehala eta buru-belarri’ prestatzen hasiko direla aditzera eman dute.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik