XIII. J.Ibaibarriaga literatur saria jada zabalik

13.09.06
Euskara

Euskal Birusa talde euskaltzaleak eta Udaleko euskara zerbitzuak ‘Juanita Ibaibarriaga’ literatur sariaren XIII. edizioa aurkeztu eta zabaldu dute. Lehiaketaren xedea ermuarren artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da. Aurtengo deialdiak saritan 360 euro banatuko ditu. Lehiaketan parte hartu ahal izateko bi modalitate daude. Lehen modalitatea herriko haur guztiei zabalik dago eta bereziki LHko 3,4, 5 eta 6 mailako eta DBHko ikasleentzat. Modalitate honetako irabazleari 35 euroko saria emango zaio erosketa txarteletan, eskola edo kirol materialean edo jostailuetan gastatu dezan. Atal honetan gaia librea da eta ez da eskatzen gutxieneko luzerarik. Bigarren modalitatean 16 urtetik gorakoen lanak bilduko dira. Kasu honetan, idazlanak 3 orri izango ditu eta idatz makinatuta aurkeztu beharko dira. Lan onenak 325 euro eskuratuko ditu.

Lanak udaleko euskara zerbitzura eraman edo bidali behar dira, urriaren 23a baino lehen. Idazlana kartazal handi batean sartuko da, egilearen izenik gabe. Barruan eta kartazal txikiago eta itxi batean egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa erantsiko dira. Sariak ohikoa den legez, San Martin azokaren egunean banatuko zaizkie irabazleei. Ekitaldia arratsaldeko ordu 1ean izango da, Orbe Kardinalaren plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte