Ainhoa Zuazuak agur esango dio Musikaldiari

27.10.06
Kultura eta Gazteria

Ainhoa Zuazúa sopranoak kantaldia eskainiko du gaur Ermua Zineman, 22,15etatik aurrera. Kantari ermuarrak Francisco de Borja Mariño piano-jole gaztearen laguntza izango du. Emanaldia, azken asteetan herrian garatzen ari den Musikaldiaren barne txertatzen da. Ainhoa Zuazuak hogeita sei urte ditu eta gaurko saioan agur esango dio ‘Musikaldiari’, bere formakuntza amaitutzat eman delako eta etapa bat bete duela uste delako. Ermuarra Musikaldiaren azken sei edizioetan etorri da, kalerik egin gabe. Bere presentzia gauza ziurtzat jo izan da, udal kultura sailak bere ikasketetan laguntzeko helburua zuen akordioaren indarrez. Hau da, udalak urtero kontratatu eta ekarri du, atzerrian ikasketa berezi eta espezializatuak egiten zegoen bitartean lagungarria zitzaiolako. Dagoeneko, ikasketak amaitu, lana ziurtatu eta ospea lortu duenez lirikaren munduan, laguntza behar izatearen zikloa bukatutzat jo da. Sarrerak 6 €uro balio du eta takilan egongo dira eskuragai.

Ainhoak goi mailako musika ikasketak amaitu eta gero, hezi, trebatu eta ikasten jarraitu du eta, aldi berean, lana ere uztartu du. Horrela, Rhineko operak kontratatuta Vienan izan da bizitzen eta lanean izan da. Egun Carmen opera dela-eta, bian dabil Frantzian barrena. Pariseko hiriburuan egoitza izan du azken urtean, frantsesa ikasten egon den bitartean. Datorren urterako ‘Les Brigands’ produkzioan parte hartuko du eta bira egingo du Frantzian eta Suitzan. Gaur gurekin egon arren, Parisen kantatzeari uko egin dio, gaueko saioan ‘hurrengo batera arte’ esango baitigu. Patxi Lopez kultur dinamizatzailearen esanetan, ‘Musikaldiaren etapa hori ixteak ez du esan nahi Ainhoa ez denik Ermura inoiz kantatzera bueltatuko’. Patxi López lankideak adierazi digunez ‘aurrerantzean ez da urtero musikaldira etorriko, baina nahi badu eta dituen konpromisoak ahalbidetzen badiote, guk bihotz zabalik eta pozarren hartuko dugu, programatzen dugun ekitaldietan parte hartzeko, Ermua bere herria baita’.

Ainhoak gaur eskainiko duen programak bi zati edukiko ditu eta, guztira bederatzi abesti kantatuko. Aukeratutako piezak, besteak beste, Esplá, Guridi, Bellini, Granados eta Usandizagarenak dira.

Lotutako albisteak

Imagen
19.06.24
Rocioko amaren omenezko erromeria ospatuko du Ermuko Andaluziako Zentroak

San Pelaio plazan eta Betiondon izango dira ekitaldiak ostiral eta larunbat honetan
Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
17.06.24
Mugartea kolektiboaren pintura erakusketa

Erakusketa ekainaren 17tik 28ra egongo da ikusgai Lobiano Kultur Gunean