634-ENaren zeharbidearen berrikuntza osoa

30.10.06
Ekonomia eta Ogasuna

Udal honek ideia lehiaketa deitu du 634-ENaren zeharbidearen berrikuntza osoari heltzeko asmoz. Lehiaketa honetan lehen hiru saridunei 105.000 euro emango zaizkie sari moduan. Halaber, beste hiru accesit banatuko ditu, 1500 eurotakoa bakoitza. Lanak baloratzekoan irizpide nagusia proposamenak arkitektonikoki bere osotasunean duen kalitatea eta, horren barne, kalitate edo berrikuntzaren aspektuak, transmititzen den irudi eta espresio plastikoa. Udalak aurkeztutako proposamenak gauzatzeko 1.200.000 euro aurreikusita ditu. Diru baliabide horiek Izartu planekoak dira eta 2007 eta 2008 urtealdietan erabiliko lirateke. Kopuru horren barne joko dira proiektuarekin zuzenean zerikusia dute gastu guztiak, besteak beste, oinarrizko eta exekuzio proiektuak, obra zuzendaritza, lan osasun eta segurtasun azterketa edo BEZa. Lehen hiru sarituei ondoko sariak emango zaizkie, hurrenez hurren, 90.000; 9.000 eta 6.000 euro. Saridun guztiek diploma bana ere jasoko dute.

Ideia honen aurrekaria, aurten egin den Merkataritza Suspertzeko Plan Estrategikoan (PERCO akronimoaz ezagutzen den horretan) bilatu behar dugu. Plan horretan jasotzen denez, udalerrira datorren bisitariak jasotzen duen kanpo irudia hobetzea lehentasunezkoa da, irudi hori hobetzea bertako merkataritzari mesede egingo diola uste baita. Agiri horretan esaten denez, 634 errepide nazionaletik zirkulatzen duten bisitarientzat seguruenik herriko erakusleiho nagusia Gipuzkoa eta Bizkaia Etorbideak izango dira. Gainera, bi kale horietan 5000 pertsonatik gora bizi dira eta zeharbide horretatik egunero, bataz beste, 2200 ibilgailu igarotzen dira. Hori horrela, ardatz hori herritarrentzat gune adeitsua udalerrian barneratzeko beharra ikusi izan da orain. Planteamenduaren helburua lehiaketa publiko baten bidez hirigintza ekimena artikulatzea da, bisitariek irudi hobea jaso dezaten, zeharbidea hirigunean integratzeko eta espazio erakargarriak sortzeko. Horren bidez, irisgarritasunean esku hartu eta herritarren aisialdian dinamizatzen laguntzeko asmoz. Ideia lehiaketa hau prozedura ireki bidez eta fase bakarrean egingo da.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko hilabete izango

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea
Imagen
21.02.25
Ermuarrek hurrengo aurrekontuko 250.000 euroen erabilera erabakiko dute

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko
Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa