San Martinek azaroko kultur jarduera beteko du

31.10.06
Euskara

Aurtengo San Martin azoka azaroaren 11. egunean, larunbatean, ospatuko da. Aurtengoa hamazazpigarren edizioa izango da eta azoka oso errotuta dagoen arren, oraindik ere, urtetik urte hazten jarraitzen du. Euskal Birusa talde euskaltzaleak abian jarritako ekimen honek antolatze lanetan merkatari eta ostalarien elkartea, Kaltxango AEK, Alboka Musika Estola eta udaleko euskara eta kultura sailak bildu ditu aurtengoan.

Urteroko legez ezti, gazta, txakolina, sagardo, ogi, gozo eta ortuko produktu eta fruituen erakusketa eta lehiaketa izango dira. Goizeko hamaiketan azoka jendeari zabalduko zaio. Ordu berean argazki rallyaren VIII. Edizioari ere hasiera emango zaio. Albokako trikitilari, txistulariek, zanpantzarrak eta dultzaineroek ere kalejiran irtengo dira ordu horretatik aurrera. Ordu erdi beranduago euskal dantzari eta bertsolariak egongo dira. Txikienek ‘astobusa’ eta izango dute eta ‘Juanita Ibaibarriaga’ literatur lehiaketaren eta erakusleihoen sariak banatuko dira. Arratsaldeko 3 eta erdietatik aurrera baba-jana eta herri bazkaria hasiko da. Arratsaldean larraindantza eta erromeria egingo da, Xilipurdi taldearekin.

San Martin kulturala

Ohikoa denez, San Martin ez da egun bakar bateko ospakizunera mugatuko. Horrela, azaro osoan eta abenduan ere jarduerak izango dira. Horien guztien artean, azpimarratzekoak dira, besteak beste, Pantxoa eta Peio bikotearen kantaldia, ‘Kutsidazu bidea, Ixabel’ filmaren proiekzioa eta euskal liburu eta diskoen azoka. Azken hori, asteburu batean egingo da, etxolak hiru egunetan mantenduz, liburu ganberarekin elkarlanean. Horretaz gain, antzerkia, haurrentzako ikuskizuna, herri kiroleko jaialdia, bertso-afaria, erakusketak eta ikastaroan ere izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago
Imagen
11.04.25
Markos Gimenoren "101 letrakartel", Ezekiel Etxebarria sariaren irabazlea

Azken urtean Udal liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburua izan da