-J. Ibaibarriaga- literatur lehiaketaren saridunak

15.11.06
Euskara

Euskal Birusa eta udal euskara sailak ‘Juanita Ibaibarriaga’ literatur lehiaketaren sariak entregatu berri dituzte. Sarian azken asteburuan eta San Martin azokaren egitarauko ekitaldi batean banatu ziren. Lehiaketaren xedea ermuarren artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da. Lehiaketara 153 pertsonek hartu dute parte, gehienak herriko ikastetxeetako ikasleak izan. Aurtengo deialdiak saritan 360 euro banatuko ditu. Heldu eta 18 urtetik gorakoen atalean, txapelduna Joan Ander Lerin izan da. Honek 325 euro eskudirutan jaso du.