Zortzi kale berriren izenak onartuko

19.12.06
Erakundea

Ermuko udalbatzak datorren zortzi kale berrirentzat izenak onartuko ditu datorren ostiralean, aurtengo urtean egingo duen azken ohiko Osoko Bilkuran. Proposamenari buruzko irizpena atzo iluntzean aho batez hartu zen, gai orokorren eta udalbatzak aztertu beharrekoen informazio batzordearen azken batzarrean. Herriak azken urteetan jasan duen garapena eta hirigintza hazkundearen eraginez, bizitegi gune eta etxebizitza berriak eraiki dira eta, horren ondorioz kale eta zeharbide berriak ere agertuz. Hori horrela, espazio berri horiek identifikatzeko beharrari aurre egiteko asmoz, udalak herriko toponimiara eta herritarren erabilerara jo du.

Extremadura zeharbidea izeneko kale berrian landatu diren olibondoetako baten xehetasuna.

Hortaz, udalbatzari proposatzen zaizkion izen berri horiek ondoren zerrendatzen dira: Extremadurako eta Andaluziako zeharbidea, Ursolo eta Etxarte zeharbideak, Goiko eta San Martin plazak, eta Sakona eta Abeletxe kaleak. Udalbatzak hartuko duen erabaki horrek hasierako izaera izango du eta hilabetez jendaurrera jarriko da, alegazioak aurkeztu ahal izan daitezen. Erabakia jendaurrera jartzeko iragarkia argitaratuko da probintziako buletin ofizialean eta gehien irakurtzen den egunkarian eta, iragarki-oholean jarriko.

Hilabete horretan erreklamazio, alegazio edo iradokizunik aurkezten ez bada, erabaki hori behin betikotzat joko da, udalbatzak berriz ere aztertu beharrik izan gabe. Izena jarri zaien espazio berri horien kokapena ikusi eta kontsultatu ahal izateko planoa eransten da.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera